2010-12-28

VAMPIRIA

Banpirozaleei eskainitako liburua.
Mendebaldeko Europan gaude, nonbaiteko ospitale psikiatriko batean. Han sartu dute Selene, bere burua banpirotzat jotzen duen neska gaztea. Selene ez da ezertaz oroitzen, ez nor den, ez zer lanbide zuen, ez nongoa den, baina banpiroa dela sentitzen du; hori oso garbi dauka, egun argitan inongo arazorik gabe ibil daitekeen arren. Baina azkenaldian euria ari du barra-barra, beti lainotuta dago, eta Selenek badaki eguzkia indartsu jotzen hasten denean arazoak izango dituela. Horregatik, egun hori iritsi aurretik, bere buruaz gehiago jakin beharra dauka. Eta horretarako, arkatza eta agenda bat eman dizkio Mikelek, erizain edo "erozain" ilegorri misteriotsuak.
Bitartean, kanpoan, Anna inspektorea hainbat neska gazteren hilketak ari da ikertzen...

2010-05-04

PALESTINA ZURE MINA



Erietxe batean esnatu da emakume gazte bat, Gazan. Kolpe bat izan du buruan, baina ez du ezer gogoratzen: ez nola zauritu den, ez nor den, ez non dagoen. Apurka-apurka, baina, oroimena itzuliko zaio, baita zapalkuntzaren kontzientzia ere, eta bitartez ikasiko dugu guk ere Palestinako egoeraren berri.

2010-04-26

VENEZIAKO MISTERIOA


Egilea: Bjørn Sortland.
Marrazkilaria: Trond Bredesem.
Itzulpena: Aitor Arana.
Marrazkiak: koloretan.

Daviden ama oso artezalea da, haren aita familientzako bidaia-gidaliburuak idazten ari da, Thor anaia txikia oso bizia da eta Sissel, zenbaitetan, nerabe jasanezina da.
Davidek hamar urte ditu eta familiarekin munduko hainbat lekutan egindako bidaiak kontatuko dizkigu. Leku horietan guztietan, monumenturik eta museorik garrantzitsuenak bisitatzen dituzte. Eta, nonahi daudela ere, artelanen lapurreta bitxietan nahasirik egongo dira.
David eta haren familia Veneziara joan dira inauterietan. Haien hotelean adineko bikote berezi batek ere gela hartu du. Davidek eta haren arreba Sisselek Picassoren koadro baten erosketari buruzko elkarrizketa bat entzungo dute eta, horrela, zerbait arraroa gertatzen ari dela jakingo dute.