2015-05-08

MIKOLETA LEIHAKETA 2015

Lehiaketak Rafael Mikoletaren izena darama, lehen euskal gramatikaren egilearen omenez, eta 1989tik egiten da, euskararen ezagutza bultzatzeko eta gazteak euskal literatura lantzera animatzeko asmoz.
Bilbon, 2014ko maiatzaren 28an banatuko dira Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXVI. edizioko sariak, Udaleko Arabiar Aretoan. Lehiaketa horretan lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek hartu dute parte.
Oinarrietan lau kategoria ezarri dira: A)Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak; B) Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak; C)DBHko 1. eta 2. mailak; eta D) DBHko 3. eta 4. mailak.
Aurtengo edizioan gure ikastetxeko DBH 1Ako Markel Becerra eta DBH 1Bko Silvia Lauzirika saridunak izan dira. Hori horrela, sari banaketa ekitaldira joango dira beraien familiak lagunduta. 
Zorionak, Silvia eta Markel !!!
Oharra: Markelek idatzitakoa Edmodoz bidaliko dizuet hona pdf atxiboak ezin direlako igo.