Mostrando entradas con la etiqueta TERTULIA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta TERTULIA. Mostrar todas las entradas

2019-11-25

"URTEGI MISTERIOTSUA" LIBURUAREN TERTULIA


"URTEGI MISTERIOTSUA": TERTULIA LITERARIOAren balorazioa

Azaroaren 18an klase guztia bildu ginen liburutegian “Urtegi Misteriotsua” liburuari buruzko tertulia literarioa egiteko. Konkretuki, bigarren atalean zentratu ginen, Mikelek bere txakurra Iker dela esaten duenean.

Klaseko kide batzuek bere esperientziak kontatu zizkiguten, eta anekdota batzuk ere bai. Gai asko atera ziren tertulian zehar; adibidez, Mikelen gurasoen azalean jarrita, nola jokatuko genuke guk, ea gure seme-alabak sinetsiko genituen, txakurra Iker dela esanda…

Niri gehien gustatu zitzaidan gaia, izan zen ea ondo iruditzen zitzaigun aitak Troski etxetik eramatea, uste zuelako horixe zela Mikelen amets gaixtoen arrazoia. Nire ikuspuntutik, hori txarto egongo zen, Mikelek oraindik okerrago sentituko zelako. Interesgarria iruditu zitzaidan gaia, neuk ere txakurra daukadalako, eta ideia desberdin asko egon ahal direlako gai horren inguruan.

Hasieran, giroa pixka bat deserosoa zen, baina tertulia aurrera egin ahala, jendea gehiago parte hartzen joan zen, ideia gehiago botatzen joan ginen, gaiak proposatzen joan ginen… Eta azkenean, oso tertulia polita eta interesgarria izan zen guztien parte hartzearekin, moderatzailearen laguntzarekin eta gure irakasleen laguntzarekin.

                                                      DBH 2Cko Nela

"URTEGI MISTERIOTSUA" LIBURUAREN TERTULIA


“URTEGI MISTERIOTSUA”: TERTULIA LITERARIOAren balorazioa


Azaroaren 18an liburutegira joan ginen, bertan “Urtegi Misteriotsua” liburuari buruzko tertulia literarioa egitera. Bigarren ataleko gertaera interesgarrienez eta aipagarrienez hitz egin genuen. Gelakide bat moderatzaile ibili zen , eta beste batzuk liburuaren zati bat irakurri genuen. Nork bere iritzia emateko aukera izan zuen. Gai asko jorratu genituen, adibidez, animalien eta pertsonen arteko harremanaz.

Oso giro atsegina egon zen, bakoitzak bere iritzia botatzen zuelako. Gure ustez oso interesgarria eta garrantzitsua da horrelako jarduerak egitea, gure iritzia eta besteenak konparatzeko, eta besteen pentsatzeko modua onartzen ikasteko. Beste alde, txandak errespetatu behar ditugu; horrela, elkarrekiko errespetua ez da galtzen, eta ideiak hobeto ulertu ahal ditugu.

Tertulia errepikatuko genuke, beste gai batzuei buruz, baina denbora luzeago emango genuke, ez genuelako astirik  izan tertulia bukatzeko eta motzegia iruditu zitzaigulako.


DBH 2Bko IKER A, NAIA eta ALEJANDRA