“URTEGI
MISTERIOTSUA”: TERTULIA LITERARIOAren balorazioa
Azaroaren 18an liburutegira joan ginen, bertan “Urtegi
Misteriotsua” liburuari buruzko tertulia literarioa egitera. Bigarren ataleko
gertaera interesgarrienez eta aipagarrienez hitz egin genuen. Gelakide bat
moderatzaile ibili zen , eta beste batzuk liburuaren zati bat irakurri genuen.
Nork bere iritzia emateko aukera izan zuen. Gai asko jorratu genituen,
adibidez, animalien eta pertsonen arteko harremanaz.
Oso giro atsegina egon zen, bakoitzak bere
iritzia botatzen zuelako. Gure ustez oso interesgarria eta garrantzitsua da
horrelako jarduerak egitea, gure iritzia eta besteenak konparatzeko, eta besteen
pentsatzeko modua onartzen ikasteko. Beste alde, txandak errespetatu behar
ditugu; horrela, elkarrekiko errespetua ez da galtzen, eta ideiak hobeto ulertu
ahal ditugu.
Tertulia errepikatuko genuke, beste gai batzuei
buruz, baina denbora luzeago emango genuke, ez genuelako astirik izan tertulia bukatzeko eta motzegia iruditu
zitzaigulako.
DBH 2Bko IKER A,
NAIA eta ALEJANDRA
No hay comentarios:
Publicar un comentario