AITOR ARANA

Urriaren 5ean gure institutura hitzaldi
bat ematera etorri zen. Bere lehenengo liburua “Azkonarren laguna”
argitaratzean sentitu zuen poza adierazi zigun. Argitaratutako liburuetatik
ospetsuenetariko bat “Urtegi misteriotsua” da, konkretuki hori irakurri duguna
da eta zalantzak argitu zizkigun. Liburua egiteko bere herrian gertatutako
istorio antzeko batez baliatu zen, eta honi fantasia pixka bat gehitu zion.
Aitonaren adopzioa jendea gehien harritu zuena izan zen, berari dibertigarria
iruditu zitzaion Gipuzkoako diputazioa horri buruzko publizitatea egiten ari
zirela jakitean.
Idazle ezagun bat izanda, zazpi edo zortzi
liburu argitaratu gabe dituela kontatu zuen. Bestalde, liburu batzuk
hainbat hizkuntzetara itzuli ditu, gaztelaniara, euskarara, frantsesera eta
esperanto izeneko hizkuntza eraiki batera. Esperantoa munduan zabalduen dagoen hizkuntza
planifikatua da, Aitorrek etxean ikasi zuen, beste hizkuntzatik hartutako atal
erresez osatuta dagoelako eta ikasteko ez da zaila.
Gehien gustatu zitzaidana berari buruz eta
Urtegi Misteriotsuari buruzko informazio gehiago jakitea izan zen. Guk bigarren
partearen desirarekin geunden, bigarren parte baterako ideia asko geneukan
pentsatuta, adibidez, Ikerren berriztapena eta antzeko ideia zoroak. Baina
bigarren parteak ez zitzaizkiola gustatzen azaldu zuen; normalean liburuak gero
eta txarragoak direlako eta zaila da lehenengoaren arrakasta berdintzea edota
goititzea.
Saioa amaitzeko gurekin argazkiak
ateratzean eta liburuak sinatzean detaile polita adierazi zuen, eta guk
oparitxo bat eman genion eskerrak emateko etortzeagatik. Niri asko gustatu
zitzaidan ikustea nola norbaitek zoriontsua zela aukeratutako lanbidean eta
egin duen lana besteek estimatzea.
DBH 2Ako AINARA
No hay comentarios:
Publicar un comentario