2012-02-28

KAIXO BIHOTZA

Kaixo bihotza:

Denbora asko pasatu da jada ezagutu ginenetik. Martxoko egun hura, hondartzan. Haur batzuk baino ez ginen, baina oraindik dut buruan momentu hori. Lagunak gara, badakit, baina nik ez dut hori nahi. Nik zerbait gehiago nahi dut.

Amets bat bizi. Gu biok hondartzan. Eskutik hartuta. Biok batera eguzkira begiratzen. Ni zure begiak begiratzen, zure ezpainak, zure ilehori polita. Ezin hobea izango litzateke. Egunsentia ikusten. Zure begi berdeak maitasuna irudikatzen dute. Nireak ere bai. Maite zaitudala esaten dizut, bihotz barrutik. Maite zaitut. Bai. Asko.

Egun osoa zurekin pentsatzen, baina ezer egin gabe. Maitasun debekatua. Zuretzat bakarrik gara lagunak baina ez. Niretzat ez. Maite zaitut, eta zu badakizu. Badakizu beti zaudela neure buruan, neure bihotzean. Badakizu zurekin amesten dudala. Badakizu zu zarela nire bizitza osoa. Edo ez. Baliteke ez jakitea. Baliteke ez maitatzea ni. Baliteke zu nirekin ez amestea. Bai. Seguruenik ez nauzu maite.

Ziur asko ez duzu gutun hau irakurriko. Amodiozko gutun zentzugabe hau. Baina behintzat barrua hustuko dut idazten.

Egunero ikusten zaitut. Baina dirudi zu ez nauzula ni ikusten. Alde batera uzten nauzu. Ikusezina naiz zuretzat. Baina ez zait inporta. Horrekin balio zait. Goiz guztietan zure irribarre distiratsua begiratzen dut eta gehiago maitemintzen naiz. Eta gehiago. Eta egunak pasa ahala, gehiago maite zaitut.

Etorkizun bat nahi nuke zurekin, baina ezinezkoa da. Zu zeure bidetik. Ni neuretik. Maite zaitudala esan nahi nizuke, baina ezinezkoa da. Zurekin pentsatzen dudanean, beldurra sartzen zait gorputzean. Eta ez banauzu onartzen? Hori da nire zalantza nagusia.

Eta orain, beldurtia izateagatik bakardadean nago. Bakarrik. Zu ez zaude nirekin, eta hori asko mintzen nau. Nire bihotza minduta dago. Nire begiak nekatuak daude negar egiteaz. Eta ni, zure ondoan egon nahi nuke. Baina joan beharra dut.

Agur bero batekin eta izugarrizko musu batekin agurtzen naiz. Zu gutun hau irakurriko duzunarekin dut esperantza. Maite zaitudala, eta inoiz ez zaitudala ahaztuko maitia. Eta inoiz ez zaitudala utziko. Zure ondoan naukazula, eta nire bihotzean zaudela. Gogoratu, estimatzen zaitut, pila bat.

Adio laztana.

No hay comentarios:

Publicar un comentario