2012-02-29

EZ ZAITUT AHAZTU

EZ ZAITUT AHAZTU

Iluntasunean, bakarrik, gure oroitzapenak burutik kendu ezinean nago. Bost hilabete zoriontsu haiek.

Maitea deitzen zenidanean, eta nik irribarre polita itzultzen nizunean … Begi urdin haiekin, zure begirada goxoa, polita, maitagarria.. Beti gustura, zure eskua nirea laztantzen, eta zure ezpainak nireak ukitzen; zure besarkadek sendotasun handia ematen zidaten, niretzat ez zen ezer ez existitzen, zu eta ni bakarrik, gure munduan, eta ez neukan gogorik mundu errealera bueltatzeko, hodeietan banengoen bezala sentitzen nintzen, betirako izango zela pentsatzen nuen.

Arratsalde bizi haiek zure alboan, amets bat bezalakoa ziren, biok bakarrik, ilargiaren azpian, zure alboan. Nire pentsamendu bakarra zu zinen.

Gure gorputzak itsatsita bezala zeuden, beti elkarrekin geunden eta inork ez gintuen bananduko. Zurekin orduak segundoak bezalakoa ziren, ez nuen amets polit horretatik alde egin nahi, nire bizitza osoa horrela pasa nahi nuen, zure alboan.

Bikote maitagarria eta polita ginela esaten zuten denek, eta elkarren antzera eginda bagina bezalakoak ginen, oso antzekoak. Nire printze urdina zinen, mutil ederra, leiala, indartsua, zintzoa eta dibertigarria, mutil perfektua.
Ez dago hitzik zehazteko zer sentitzen nuen garai hartan; nire bizitzaren bost hilabete zoriontsuenak izan ziren, zalantzarik gabe.

Oraindik gogoratzen dut nire amets zoriontsuaren azken eguna, martxoaren 20an, zure urtebetetzean; nire egunik txarrenetarikoa izan zen, nire uztez. Ez zen dena nahi genuen bezala atera, gure magia guztia galdu egin zen. Lagunak izatea proposatu zenidan, nahiz eta niretzat mingarria izan, baietz ezan nizun, eta gure azken elkarrekiko hitza izan zen; oraindik damutzen naiz, atzerantz bidaiatu ahal izango banu..

Orain, urte eta piku pasa ondoren, begiratzen zaitudan bakoitzean, ez zaizkit hitzak ateratzen; zure alboan nagoenean, bihotzak eztanda egingo didala sentitzen dut.

Bai, seguru nago ……

Zutaz MAITEMINDUTA nago!

3 comentarios: