2013-03-03

Bagoaz Korrika!!



KORRIKA 18 martxoaren 14an hasiko da Andoainen eta martxoaren 25ean amaituko da Baionan.
Bilbon martxoaren 21, ostegunean, izango dugu. Bilbora Erandiotik sartuko da arratsaldeko 5 eta erdietatik aurrera eta bertotik ibiliko da bueltaka ia gaueko 10ak arte. Ea zenbat ausartzen garen beste urteetan bezala  kilometroren bat edo beste egiteko. Egingo dugu deialdi zuzen eta zehatza aste horretan bertan.
Baina lehenago, martxoaren 15 goizean, ostiralez, KORRIKA TXIKIA izango dugu auzategian. Aurten ere San Adrianeko lekukotasuna dbh lehen mailako ikasleek eramango dute

2 comentarios:

  1. Korrika!!! ze pena DBH 2. mailakoak ez garela joango. Orain dela bi urte Pagasarribideko ikaskideekin joan nintzen eta primeran pasatu nintzen!

    ResponderEliminar
  2. Egia da aurten ez gara joan korrika egitera! ze pena!
    Laura esaten duen bezala Pagasarriko ikasleak 6 mailan geudenean joan ginene eta oso ondo pasatu genuen

    ResponderEliminar