2013-04-02


AZTERKETAK BAI ALA EZ?

Kaixo. Ni 2. DBHko San Adrian institutuko ikasle bat naiz, Leire.  Hasteko, azterketen alde nago kasu gehienetan.

Lehenengo eta behin, azterketak, kasu gehientan, ondo neurtzen dute ikasleek dakiena eta horretarako egin duten ahaleginak klasean nahiz etxean. Hori dela eta, azterketarik egongo ez balira, ikasle gehienak ez luke ezer ikasteko ahaleginik egingo; gainera, ikasleek ez lukete memoria landuko.

Era berean, klase bakar batean ikasle asko dagoenean, ikasleen lana neurtzeko modu bakarra azterkeatk jartzea da.

Bestalde, kasu batzuetan, azterketen emaitza ez dute ziurtatzen ikasleek gaia menderatzen dutenik, azterketa momentuan urduritasunari  ezin izan ditotenez aurre egin, esperotutako emaitza baxuagoa izan daiteke. Horregatik, azterketen aurrean oso urduri jartzen direnentzat, hobe da lanetan oinarritutako ebaluaio jarraitua proposatzea.

Amaitzeko, kasu batzuetan, hobeto da ikasleak azrketekin ebaluatzea, baina baidra ikasleen jakinduria neurtzeko beste modu batzuk, hala nola; epe baterako lanak egitea gaiari buruz, baina egia esanda, lan gehiago eskatzen diote, bia irakasleari eta bai ikasleei.

Leire Martin Agundez
2.A DBH

No hay comentarios:

Publicar un comentario