DBH 1E JONE
2015-09-30
2015-05-08
MIKOLETA LEIHAKETA 2015
Lehiaketak Rafael Mikoletaren izena darama, lehen euskal gramatikaren egilearen omenez, eta 1989tik egiten da, euskararen ezagutza bultzatzeko eta gazteak euskal literatura lantzera animatzeko asmoz.
Bilbon, 2014ko maiatzaren 28an banatuko dira Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXVI. edizioko sariak, Udaleko Arabiar Aretoan. Lehiaketa horretan lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek hartu dute parte.
Oinarrietan lau kategoria ezarri dira: A)Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak; B) Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak; C)DBHko 1. eta 2. mailak; eta D) DBHko 3. eta 4. mailak.
Aurtengo edizioan gure ikastetxeko DBH 1Ako Markel Becerra eta DBH 1Bko Silvia Lauzirika saridunak izan dira. Hori horrela, sari banaketa ekitaldira joango dira beraien familiak lagunduta.
Zorionak, Silvia eta Markel !!!
Oharra: Markelek idatzitakoa Edmodoz bidaliko dizuet hona pdf atxiboak ezin direlako igo.
2015-03-18
KORRIKA 2015
Euskara da kanpora eta guztiok Korrikara
O, Euskara lauda ezan Urepele herria
handikan baitu Korrikak hasiera berria
Bilbon ospatzekotan ba kilometro azkena
Xalbadorren babesean emanen du lehena
Urepeletik Bilbora abia dadin Korrika!
Euskara da kanpora eta guztiok Korrikara.
Euskaldunak herrietan ahaldun gaitezen
eta gure mintzaeraz denak harro gagozen,
Urepeletik Bilbora lekukoa gidatzen
Giza katea eten gabe oro laster goazen
Urepeletik Bilbora...
Euskahaldun den guztiak burua altxa beza,
gorenean ikusteko euskaldunon hizkuntza.
Korrikazale guztiek hauxe eskatzen dute,
nola zabaldua dagon prezia bezate
Urepeletik Bilbora...
Gogoa konpli dezala euskal jendarteak,
euskahaldun bihurtuz datozen urteak.
Hamar egun eta gauez Korrika ta Euskara;
euskahaldunei eskerrak pizturik sugarra
Urepeletik Bilbora...
Batzuk herriaz orroit, euskaraz ahantzi
bertzek euskara maite, herria gaitzetsi;
hizkuntza ta herria berex ez doatzi,
berek nahi daukute konpreniarazi
bata
bertzea gabe ez daizkela bizi.
Eskerrak:
Oskorriri eta Natxo De Feliperi,
Xabier Monasteriori eta Gabriel
Arestiren, Mikel Laboaren zein
Xalbadorren sendiei.
2015-03-12
"JARA, BIKIAK ETA BIKOTEAK" - JASONE OSORO
IZENBURUA: Jara bikiak eta bikoteak.
IDAZLEA: Jasone Osoro.
MARRAZKILARIA: Luis Astrain.
MARRAZKILARIA: Luis Astrain.
ARGITALETXEA: Alfaguara.
SAILA: Zubia.
SAILA: Zubia.
LABURPENA:
Jara bere herri txikian bizi da, bere lagunekin. Goiz batean, ordea, herrira bi neska-mutil etortzen dira: Nora eta Xabat. Ihintza(Jararen laguna) eta Jara oso ondo konpontzen dira Norarekin, eta Ihintzari Xabat gustatzen zaio, nahiz eta Jarari ere baina bera, Urkorekin dabil!
Neskak eskolan ospatzen duten mozorro jaira zer eraman pentsatzeko gelditzen dira; berdin joan nahi dutelako baina azkenean Nora, abeslari ona denez, festan abesteko talde batean sartzen da eta Jara Ihintzarekin haserretzen da azken boladan oso arraro dagoelako.
Hau guztia ikusita, Jara mundu guztiarekin haserretzen da. Gurasoek esaten diote aitak lana aurkitu duela … Bartzelonan! Jarari, nahiz eta lagunekin orain deseroso sentitu, Bartzelonara joan behar izatea oso gaizki iruditzen zaio. Azkenean, gauzak hobetzen dira Norarekin, Ihintzarekin, Urkorekin … baina, hala ere, Bartzelonara joan behar du!
Nola esango die lagunei? Zergatik egongo da Ihintza hain arraro? Lortuko ahal du Urkorekin amaitzea?
IDAZLEAREN BIOGRAFIA
Jasone Osoro Igartua (Elgoibar, 1971). Informazio Zientzietan lizentziaduna, kazetari lanetan aritu izan da hainbat urtez. Telebistan ere aritu izan da, aurkezle zein gidoilari eta urteak daramatza egunkari eta aldizkarietan zutabeak idazten. Bere lehen literatura lana 1998an kaleratu zuen, Tentazioak, eta Bi marra arrosa da (2009) bere azken lana.
Informazio Zientzietan lizentziaduna da eta Bartzelonan Zine Gidoigintzari buruzko gradu-ostekoa egin zuen. ElgoibarkoBarren astekarian egin zituen kazetari lanak bost urtez.
Telebistan aritu izan da aurkezle, erredaktore eta gidoilari lanak egiten: Bai zera, Sorginen Laratza, Hasiberriak, Kuxkuxeroak, Goenkale, Wazemank eta Horrelakoa da bizitza. Telebistari buruzko Asteon aldizkariko zuzendaria izan zen.
Zutabegile lanetan dihardu hedabideetan eta hainbat aldizkaritan kolaboratu du, ipuinak idatziz: Euskaldunon Egunkaria, Gara, Aizu eta HABE aldizkarietan, Euskadi Irratian… Azken hamar urteotan Diario Vascoegunkarian zutabeak idazten ditu. Bai horixe atalean hasi zen eta 2008tik asteazkenero irakur daitezke bere zutabeak kontrazalean, Plaza de Gipuzkoa atalean.
1998. urtean kaleratu zuen estreinako ipuin liburua, Tentazioak. Liburu horrek jaso zuen Bilboko Liburu Azokaren Zazpi Kale saria, liburuaren egunean gehien saldu zen euskarazko argitalpena izateagatik.
2000. urtean Igartza Bekarako akzesit bat lortu zuen. Beka horri esker, Korapiloak narrazio laburren eta poesien liburua argitaratu ahal izan zuen. Lan horrek Zilarrezko Euskadi Sariarekin saritua izatea ekarri zion. Liburuaren hastapenean, gizon batek bere emaztegaia bahitu, bortxatu eta hil egiten du. Emakumearen narrazioak, bahituta dagoen artean, agertzen dira liburuan. Heriotza, pasioak, amodioa, gorrotoa eta sexua nagusi dira korapilatuz doan historia honetan. Ana Urkizak Euskaldunon Egunkarian idatzitako iruzkinean “Ipuinen zein poemen tituluak laburrak eta hotzak dira: erakargarriak oso. Bihurgunerik gabeko istorioak kontatzen dizkigu Osorok, egilearen estiloa bera bezalakoak“, hitzekin azpimarratzen du Osororen idazkeraren nondik norakoa.
2001ean eman zituen lehen urratsak gazte literaturan Jara nerabearen abenturei buruzko libururarekin. Gerora Jara, bikiak eta bikoteak, Jara Bartzelonan eta Jara Live plazaratu zituen. 2009an, berriz, Ezekiel jaio zen, gazteei zuzendutako Osororen pertsonaje berria, 2012an kaleratu zuelarik Ezekiel nora ezean. Jararen eta Ezekielen abenturak behin baino gehiagotan gailendu izan dira Juul sarietan, Ikastolen Federazioak urtero antolatzen dituen hauteskundeak dira Juul. Bertan, ikasleek urtean zehar irakurritakoen artean gehien gustatzen zaien liburua aukeratzen dute.
2002an, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako beka baten laguntzaz, Bartzelonara joan zen eta bertan Gidoigintzari buruzko graduostekoa egin zuen. Horren emaitza izan zen 2003an kaleratutako Greta, Jasoneren lehen eleberria. 2009an Bi marra arrosa aurkeztu zuen. Bertan, bere lehen haurdunaldiari buruzko kronika kontatzen du. Horiez gain, hiru ipuin bildumatan hartu du parte: Gutiziak (Txalaparta);Euskal idazleen ipuin erotikoak (Txalaparta); eta, azkenik, Bakarrizketan (Alberdania).
2012an Urtxintxa eskolak argitaratu zuen Titiriteroen ipuinak liburuan parte hartu zuen Braulio lehoiaren ileordea ipuinarekin. 2014an, berriz, Muma mamua plazaratu du haurrentzako, Ibaizabal argitaletxearen eskutik.
Gaur egun Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria da.
2015-01-14
2015-01-09
INGELESEN HILERRIA
Jose Maria Mendiola
Giltza 3.argitaraldia
97 orri
Azterketa: otsailaren 3an
Idazlea
Jose Maria Mendiola (Donostia, 1929-2003 urtarrilaren 2) abokatu, literarura kritiko eta idazle gipuzkoarra izan zen.
1963ko argitaraldian Nadal saria irabazi zuen nobela batekin hasi zuen bere literatur lana. Ordutik aurrera, nobela ugari argitaratu du eta liretarur sariak ere irabazi ditu. Bere bizitzaren azken boladan bere lana guztiz aldatu zuen, gaztetxoentzat narratiba eginez.
Istorioa
Liburuan kontatzen digun istorioa guda karlistan gertatutako misterio bati buruzkoa da.
Donostian dagoen Urgull mendiko maldan dagoen ingelesen Hilerrian, guda karlistan hildako soldadu ingelesak lurperatuta daude, edo hori uste da.
Hilerri guztietan normala da jendea otoitz egiten edo loreak eramaten ikustea, baina hilerri honetan inoiz ez da inor joan loreak uztera edo otoitz egitera 1956 urteko udako arratsalde batean izan ezik.
Pablo ,istorioaren protagonista, 13 urteko mutila da eta oso lotsatia da.
Udako oporrak iristen direnean, Pablo Urgull mendira igotzen da liburuak irakurtzeko. Urgull mendian Visginia izeneko neska bat ezagutzen du arbaso baten hil lekuan negar egiten dira. Pablo eta Virginia lagunak egiten dira eta erabakitzen dute liburutegian Virginiaren arbasoari buruzko informazioa bilatzea. Bibliotekan liburu arraro bat aurkitzen dute bere arbasoari gertatu zitzaion istorioari buruzkoa, baina orriak falta zaizkiola konturatzen dira...
Suscribirse a:
Entradas (Atom)