2015-03-18

KORRIKA 2015


Euskara da kanpora eta guztiok Korrikara

O, Euskara lauda ezan Urepele herria 
handikan baitu Korrikak hasiera berria 
Bilbon ospatzekotan ba kilometro azkena 
Xalbadorren babesean emanen du lehena

Urepeletik Bilbora abia dadin Korrika! 
Euskara da kanpora eta guztiok Korrikara.

Euskaldunak herrietan ahaldun gaitezen 
eta gure mintzaeraz denak harro gagozen, 
Urepeletik Bilbora lekukoa gidatzen 
Giza katea eten gabe oro laster goazen

Urepeletik Bilbora... 

Euskahaldun den guztiak burua altxa beza, 
gorenean ikusteko euskaldunon hizkuntza. 
Korrikazale guztiek hauxe eskatzen dute, 
nola zabaldua dagon prezia bezate

Urepeletik Bilbora... 

Gogoa konpli dezala euskal jendarteak, 
euskahaldun bihurtuz datozen urteak. 
Hamar egun eta gauez Korrika ta Euskara; 
euskahaldunei eskerrak pizturik sugarra

Urepeletik Bilbora... 

Batzuk herriaz orroit, euskaraz ahantzi 
bertzek euskara maite, herria gaitzetsi; 
hizkuntza ta herria berex ez doatzi, 
berek nahi daukute konpreniarazi bata 
bertzea gabe ez daizkela bizi.

Eskerrak: Oskorriri eta Natxo De Feliperi, Xabier Monasteriori eta Gabriel Arestiren, Mikel Laboaren zein Xalbadorren sendiei.


5 comentarios:

  1. Oso abesti polita da. Nire ahizpa ba daki guri hainbeste entuteagatik.

    ResponderEliminar
  2. Oso polita da abestia eta abestia entzuten nuen bitartean letra irakurtzen nuen. Ooso ideia ona izan da letra ipintzea horrela abestia buruz jakiteko.

    ResponderEliminar
  3. Oso polita da abestia. Pena bat izan da korrika ez egitea euriatik.

    ResponderEliminar
  4. Oso polita da abesti hori. Korrika egitea oso ideia ona eta dibertigarria da. Oso erabilgarria da abestiaren letra ipintzea.

    ResponderEliminar
  5. Oso polita da abesti hori. Korrika egitea oso ideia ona eta dibertigarria da. Oso erabilgarria da abestiaren letra ipintzea.

    ResponderEliminar