2015-03-18

KORRIKA 2015


Euskara da kanpora eta guztiok Korrikara

O, Euskara lauda ezan Urepele herria 
handikan baitu Korrikak hasiera berria 
Bilbon ospatzekotan ba kilometro azkena 
Xalbadorren babesean emanen du lehena

Urepeletik Bilbora abia dadin Korrika! 
Euskara da kanpora eta guztiok Korrikara.

Euskaldunak herrietan ahaldun gaitezen 
eta gure mintzaeraz denak harro gagozen, 
Urepeletik Bilbora lekukoa gidatzen 
Giza katea eten gabe oro laster goazen

Urepeletik Bilbora... 

Euskahaldun den guztiak burua altxa beza, 
gorenean ikusteko euskaldunon hizkuntza. 
Korrikazale guztiek hauxe eskatzen dute, 
nola zabaldua dagon prezia bezate

Urepeletik Bilbora... 

Gogoa konpli dezala euskal jendarteak, 
euskahaldun bihurtuz datozen urteak. 
Hamar egun eta gauez Korrika ta Euskara; 
euskahaldunei eskerrak pizturik sugarra

Urepeletik Bilbora... 

Batzuk herriaz orroit, euskaraz ahantzi 
bertzek euskara maite, herria gaitzetsi; 
hizkuntza ta herria berex ez doatzi, 
berek nahi daukute konpreniarazi bata 
bertzea gabe ez daizkela bizi.

Eskerrak: Oskorriri eta Natxo De Feliperi, Xabier Monasteriori eta Gabriel Arestiren, Mikel Laboaren zein Xalbadorren sendiei.


2015-03-12

"JARA, BIKIAK ETA BIKOTEAK" - JASONE OSORO



IZENBURUA: Jara  bikiak eta bikoteak.
IDAZLEA:  Jasone Osoro.
MARRAZKILARIA:  Luis Astrain.
ARGITALETXEA:  Alfaguara.
SAILA: Zubia.

LABURPENA:                      
Jara bere herri txikian bizi da, bere lagunekin. Goiz batean, ordea, herrira bi neska-mutil etortzen dira: Nora eta Xabat.  Ihintza(Jararen laguna) eta Jara oso ondo konpontzen dira Norarekin, eta Ihintzari Xabat gustatzen zaio, nahiz eta Jarari ere baina bera, Urkorekin dabil!
Neskak  eskolan ospatzen duten mozorro jaira zer eraman pentsatzeko gelditzen dira; berdin joan nahi dutelako baina azkenean Nora, abeslari ona denez, festan abesteko talde batean sartzen da eta Jara Ihintzarekin haserretzen da azken boladan oso arraro dagoelako.
Hau guztia ikusita, Jara mundu guztiarekin haserretzen da. Gurasoek esaten diote aitak lana aurkitu duela … Bartzelonan! Jarari, nahiz eta lagunekin orain deseroso sentitu, Bartzelonara joan behar izatea oso gaizki iruditzen zaio. Azkenean, gauzak hobetzen dira  Norarekin, Ihintzarekin, Urkorekin …  baina, hala ere, Bartzelonara joan behar du!
Nola esango die lagunei? Zergatik egongo da Ihintza hain arraro? Lortuko ahal du Urkorekin amaitzea?

AZTERKETA EGUNA: APIRILAK 17


IDAZLEAREN BIOGRAFIA
Jasone Osoro Igartua (Elgoibar, 1971). Informazio Zientzietan lizentziaduna, kazetari lanetan aritu izan da hainbat urtez. Telebistan ere aritu izan da, aurkezle zein gidoilari eta urteak daramatza egunkari eta aldizkarietan zutabeak idazten. Bere lehen literatura lana 1998an kaleratu zuen, Tentazioak, eta Bi marra arrosa da (2009) bere azken lana.
Informazio Zientzietan lizentziaduna da eta Bartzelonan Zine Gidoigintzari buruzko gradu-ostekoa egin zuen. ElgoibarkoBarren astekarian egin zituen kazetari lanak bost urtez.
Telebistan aritu izan da aurkezle, erredaktore eta gidoilari lanak egiten: Bai zera, Sorginen Laratza, HasiberriakKuxkuxeroak, Goenkale, Wazemank eta Horrelakoa da bizitza. Telebistari buruzko Asteon aldizkariko zuzendaria izan zen.
Zutabegile lanetan dihardu hedabideetan eta hainbat aldizkaritan kolaboratu du, ipuinak idatziz: Euskaldunon Egunkaria, Gara, Aizu eta HABE aldizkarietan, Euskadi Irratian… Azken hamar urteotan Diario Vascoegunkarian zutabeak idazten ditu. Bai horixe atalean hasi zen eta 2008tik asteazkenero irakur daitezke bere zutabeak kontrazalean, Plaza de Gipuzkoa atalean.
1998. urtean kaleratu zuen estreinako ipuin liburua, Tentazioak. Liburu horrek jaso zuen Bilboko Liburu Azokaren Zazpi Kale saria, liburuaren egunean gehien saldu zen euskarazko argitalpena izateagatik.
2000. urtean Igartza Bekarako akzesit bat lortu zuen. Beka horri esker, Korapiloak narrazio laburren eta poesien liburua argitaratu ahal izan zuen. Lan horrek Zilarrezko Euskadi Sariarekin saritua izatea ekarri zion. Liburuaren hastapenean, gizon batek bere emaztegaia bahitu, bortxatu eta hil egiten du. Emakumearen narrazioak, bahituta dagoen artean, agertzen dira liburuan. Heriotza, pasioak, amodioa, gorrotoa eta sexua nagusi dira korapilatuz doan historia honetan. Ana Urkizak Euskaldunon Egunkarian idatzitako iruzkinean “Ipuinen zein poemen tituluak laburrak eta hotzak dira: erakargarriak oso. Bihurgunerik gabeko istorioak kontatzen dizkigu Osorok, egilearen estiloa bera bezalakoak“, hitzekin azpimarratzen du Osororen idazkeraren nondik norakoa.
2001ean eman zituen lehen urratsak gazte literaturan Jara nerabearen abenturei buruzko libururarekin. Gerora Jara, bikiak eta bikoteakJara Bartzelonan eta Jara Live plazaratu zituen. 2009an, berriz, Ezekiel jaio zen,  gazteei zuzendutako Osororen pertsonaje berria, 2012an kaleratu zuelarik Ezekiel nora ezean. Jararen eta Ezekielen abenturak behin baino gehiagotan gailendu izan dira Juul sarietan, Ikastolen Federazioak urtero antolatzen dituen hauteskundeak dira Juul. Bertan, ikasleek urtean zehar irakurritakoen artean gehien gustatzen zaien liburua aukeratzen dute.
2002an, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako beka baten laguntzaz, Bartzelonara joan zen eta bertan Gidoigintzari buruzko graduostekoa egin zuen. Horren emaitza izan zen 2003an kaleratutako Greta, Jasoneren lehen eleberria. 2009an Bi marra arrosa aurkeztu zuen. Bertan, bere lehen haurdunaldiari buruzko kronika kontatzen du. Horiez gain, hiru ipuin bildumatan hartu du parte: Gutiziak (Txalaparta);Euskal idazleen ipuin erotikoak (Txalaparta); eta, azkenik, Bakarrizketan (Alberdania).
2012an Urtxintxa eskolak argitaratu zuen Titiriteroen ipuinak liburuan parte hartu zuen Braulio lehoiaren ileordea ipuinarekin. 2014an, berriz, Muma mamua plazaratu du haurrentzako, Ibaizabal argitaletxearen eskutik.
Gaur egun Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria da.