2019-10-22

EKO-DEKALOGOA


EKO-DEKALOGOA

1.  Paperak birziklatzea, papera zakarrontzi urdinean, eta, plastikoa patioko zakarrontzi horian bota.

2. Paperaren kontsumoa murrizten saiatu, eta birziklatzera botatzen duguna ez zimurtu, birziklapena errazteko.

3.  Dendetara joatean, etxeko poltsa ekologikoak erabili.

4. Argiak amatatzea eta pertsianak igo, argi naturala aprobetxatzeko.

5.  Klasetik irteten den azkenak argiak amatatu eta ateak itxi.

6.  Hamaiketakoa jaten dugunean, birziklatutako poltsak erabili edo zapi batean bilduta ekarri. Bestela, plastikora botatzea, eta paperezkoa bada, urdinera.

7. Patioan ez egin borrokarik paper, aluminio edo plastikozko bolekin.

8.  Patioko eta geletako zakarrontziak ondo erabili, bestela, ez du ezertarako balio izango.

9.  Oinez joatea leku batetik bestera, eta ezin bada garraio publikoa erabiltzen saiatzea.

10. Inoiz mendira edo parke batera joan, berton dagoen zaborra biltzeko asmoz.


San Adrian institutuko ikasle batzuek, DBHko 2Ckoek hain zuzen ere, eko-dekalogo hau egin dugu, denon artean betetzen saiatzeko asmoz. Gure tutoretza saio batean sortuta, denok sinatuko dugu gure benetako konpromizua adieraziz.

2 comentarios:

  1. Ondo iruditzen zait, guztiok kompromisoa hartzen badugu, gure mundua garbiago egongo da.

    ResponderEliminar