2012-09-27

KOKITOAK

Kokitoak:

  1. Osagaiak:
  • Koko birrinduta Vahine           125g
  • Azukrea                               125g
  • Arrautza                                1
     2.  Nola egin:
  • Lehenengoz, 3 osagaiak molde batean mugitu homogeneoa izan arte.
  • Ondoren,all bal zati handi batean kokito formekin, hau da, biribila,ipini.
  • All bal zati hori laberako plaka batean egon behar da.
  • Labea 200 gradutara berotu eta kokitoak sartu.
  • 7 minutu eta gero, labetik atera eta all baletik kendu.
    3.   Gomendioak:
  • All bal-ean gurina pizka bat ipini gero kokitoak ondo kentzeko
  • Kokitoen artean distantzia utzi,haien artean ez itsasteko.
  • Kokitoan labean daudenean bijilatu, momentu onean kentzeko.

Espero dut gustatzea,
                              Aitor Perez 2 dbh c

2012-09-17

URTEGI MISTERIOTSUA

Mikeli, Iker anaia urtegian ito zitzaionetik, etxeko txakurrak itotako anaiaren izenean hitz egiten dio. Baina mutikoari inork ez dio sinesten hildako anaiak txakurraren bidez hitz egiten dionik. Mikel, horregatik, helduekin beti haserre biziko da. Zorionez, gizon bat azalduko da mutikoaren bizitzan, sinetsi egingo diona: Paxkual, Mikelen etxera bizitzera etorri den aitona berria. Sinesteaz gain, urtegiko misterioa argitzen lagunduko dio aitona honek mutikoari.

Idazlea:MIKEL ARANA
Argitaletxea: IBAIZABAL

2012-09-12

Eskuko telefonoak: mezu laburrak 5

18-24 urteko gazteen 10etik 8k mezu laburrak erabiltzen dituzte euren bizitza soziala antolatzeko.

Eskuko telefonoak: mezu laburrak 4

Kalte egiten ari da ikasleen sormenean eta idazkeran. Dena laburduraz idazteko joerak gero isla du gazteen lan idatzietan eta, espresiobidearen pobreziarekin batera, inoiz gertatu omen da "a bilduren" bat (@) idazlanetan agertzea.

Eskuko telefonoak: mezu laburrak 3

Gazte batzuengan onerako eraginik izan omen du euren harreman afektiboak garatzeko unean; lotsatiak eta barnerakoiak diren hainbat (mutilak batik bat) adierazpen argi eta zuzenagoak egitera ausartzen baitira.

eskuko telefonoak: mezu laburrak 2

Gazteen artean, eskuko telefonoen jabeen %13k aitortzen du mezu laburren sistema erabili duela harremanen bati amaiera emateko "arina, erraza eta batere minik ematen ez duena" omen delako.

Eskuko telefonoak: mezu laburrak 1

Komunikatzeko modu azkarra, merkea,eta anonimoa izateaz gain, gazte batentzat badu beste izaera garrantzitsu bat:bere gurasoek ulertzen ez duten kode berri batean idazten du, horrek ematen dion pribatasunarekin.

2012-07-02

UDAN ZER IRAKURRI

Nahi duenarentzat, hona hemen udan irakurri ahal duzuen liburu zerrenda. Interneten begiratu ahal duzue eta gustoko duzuena liburutegian eskatu; ez duzue zertan erosi behar. Ondo pasa eta ikusi arte!!!

Ibaizabal

  • Josu Azalaren abenturak.
  • Iluntzero elkarrekin
  • Urtziren diarioa
  • Ondarruko piratak
  • Non bizi da bildur?
  • Bihotz nahasiak.
  • Euskal Herriko kondairak.
  • Gure fabulak.
  • Arriskupean!
  • Dorre zaharraren misterioa
  • Gerrateko ogia
  • Ispilu veneziarrak
  • Egunerokoa lokatz-eremuan
  • Koadroko emakumearen bila
  • Magoaren gatibua

Alfaguara-Zubia

  • Khöndarren erasoa.
  • Trapu zikinak.
  • Jara.
  • Jara, bikiak eta bikoteak
  • Jara Bartzelonan
  • Jara live
  • Inari Laponiako lore
  • Harresi Handirantz.
  • Asmirrek ez du pistolarik nahi
  • Bihotz ausarta
  • Errebeldeak
  • Ez eskatu sardinarik sasoiz kanpo
  • Anne hemen, Selima han
  • Momo

Giltza

  • Ingelesen hilerria
  • Lanbro Arteko Printzea
  • Larrialdiko lurreratzea
  • Mamuen dardarizoa

Desclée Brouwer

  • Eskeleto bat hegazkinez
  • Kanpai hotsak isiltzean
  • Baleen haranean
  • Yankee bat Arturo erregearen gortean
  • Zazpikotea Sanferminetan
  • Elefante zuria
  • Korsario beltza
  • Hi bai matxista zikina!
  • Zigarrotxoa ahoz aho
  • Ez dena ere bada

Erein

  • Indiana Jones-en txamarra
  • Marta, uda haren ostean
  • Nire eskua zurean
  • Asier eta egia gurutzatuen liburua
  • 1948.ko uda

SM

  • Hegaldiak
  • Loaren bidez
  • Vampiria

Elkar

  • Afrikako semea
  • Ezin da ipuinik asmatu ala?
  • Nikolasaren abenturak eta kalenturak
  • Eskubeltz taldearen abenturak
  • Nikolas txikiren oporrak
  • Nikolas txiki eta bere lagunak
  • Nikolas txikiren errekreoak
  • Nikolas txiki
  • Kanpai hotsen misterioa
  • Migel Strogof
  • Osaba Tom-en etxola
  • Printzea eta eskalea
  • Robin Hood
  • Korsario Beltza
  • Munduari itzulia 80 egunetan
  • Altxorraren uhartea
  • Irakasle alu bat
  • Ingles bat etxean
  • Sherlock Holmes eta itsas tratua
  • Drakularen etxean
  • Sherlock Holmesen bi kasu berri

Aizkorri

  • Erotik

2012-06-06

Coca-Cola sari banaketak 2012

Guggenheim museora joan ginen sari banaketara.
Hemen doa Andoni bere saria jasotzera. Bizkaia Bko 4. postuan geratu zen.
Eta hemengoa Maitane dugu, sektore berberean 3. postuan geratu zena.
Hauek dira Bizkaia osoko finalistak. Zorionak guztioi!
Irakasleek ere bere tokia izan zuten sari banaketan.
Andoni, 2. A

2012-05-24

Aldizkari Berria

Kazetari sena daramazu odolean? Euskaraz jariotasun bikaina daukazu? Honela bada, aukera ona daukazu nahi duzun artikulu, erreportaia edo elkarrizketa bat argitaratzeko laster sortuko den aldizkari berri batean.
Bilboko 11 ikastetxetako ikasleek idatzia eta berauei zuzendua izango da. San Adrian Institutuak ere parte hartuko du koloretako aldizkari orokor honetan.
Lehen argia ikusteko dago eta izenik ere ez du oraindik. Izenari buruz ideiaren bat badarabilte hortik, baina horretarako ere proposamenak onartuak izango dira.
Garrantzizkoena, zer edo zer idazteko ideiarik badaukazu, zoaz horren hausnarketa egiten eta datorren ikas urteko hasierarako hasiko gatzaizkio ideia lauso horri forma ematen.
Gure ekarpenak tankera honetakoak izan daitezke, adibide pare bat ematearren:
San Adrian-Miribilla auzoen aldaketaz erreportaia presta daiteke, sortu berri diren eraikuntzen argazki eta abarrez.
Edota elkarrizketa bat egin diezaiekegu ENKORE musika taldeko musikariei, gure Institutuko ikasle ohiak baitira haietako bi.
Edo buruan duzun beste edozer.
Esandakoa, pentsatu eta bota zure ideia ta proposamenak eta martxan jarriko gara.