2012-05-24

Aldizkari Berria

Kazetari sena daramazu odolean? Euskaraz jariotasun bikaina daukazu? Honela bada, aukera ona daukazu nahi duzun artikulu, erreportaia edo elkarrizketa bat argitaratzeko laster sortuko den aldizkari berri batean.
Bilboko 11 ikastetxetako ikasleek idatzia eta berauei zuzendua izango da. San Adrian Institutuak ere parte hartuko du koloretako aldizkari orokor honetan.
Lehen argia ikusteko dago eta izenik ere ez du oraindik. Izenari buruz ideiaren bat badarabilte hortik, baina horretarako ere proposamenak onartuak izango dira.
Garrantzizkoena, zer edo zer idazteko ideiarik badaukazu, zoaz horren hausnarketa egiten eta datorren ikas urteko hasierarako hasiko gatzaizkio ideia lauso horri forma ematen.
Gure ekarpenak tankera honetakoak izan daitezke, adibide pare bat ematearren:
San Adrian-Miribilla auzoen aldaketaz erreportaia presta daiteke, sortu berri diren eraikuntzen argazki eta abarrez.
Edota elkarrizketa bat egin diezaiekegu ENKORE musika taldeko musikariei, gure Institutuko ikasle ohiak baitira haietako bi.
Edo buruan duzun beste edozer.
Esandakoa, pentsatu eta bota zure ideia ta proposamenak eta martxan jarriko gara.

3 comentarios: