2019-11-25

"URTEGI MISTERIOTSUA" LIBURUAREN TERTULIA


"URTEGI MISTERIOTSUA": TERTULIA LITERARIOAren balorazioa

Azaroaren 18an klase guztia bildu ginen liburutegian “Urtegi Misteriotsua” liburuari buruzko tertulia literarioa egiteko. Konkretuki, bigarren atalean zentratu ginen, Mikelek bere txakurra Iker dela esaten duenean.

Klaseko kide batzuek bere esperientziak kontatu zizkiguten, eta anekdota batzuk ere bai. Gai asko atera ziren tertulian zehar; adibidez, Mikelen gurasoen azalean jarrita, nola jokatuko genuke guk, ea gure seme-alabak sinetsiko genituen, txakurra Iker dela esanda…

Niri gehien gustatu zitzaidan gaia, izan zen ea ondo iruditzen zitzaigun aitak Troski etxetik eramatea, uste zuelako horixe zela Mikelen amets gaixtoen arrazoia. Nire ikuspuntutik, hori txarto egongo zen, Mikelek oraindik okerrago sentituko zelako. Interesgarria iruditu zitzaidan gaia, neuk ere txakurra daukadalako, eta ideia desberdin asko egon ahal direlako gai horren inguruan.

Hasieran, giroa pixka bat deserosoa zen, baina tertulia aurrera egin ahala, jendea gehiago parte hartzen joan zen, ideia gehiago botatzen joan ginen, gaiak proposatzen joan ginen… Eta azkenean, oso tertulia polita eta interesgarria izan zen guztien parte hartzearekin, moderatzailearen laguntzarekin eta gure irakasleen laguntzarekin.

                                                      DBH 2Cko Nela

"URTEGI MISTERIOTSUA" LIBURUAREN TERTULIA


“URTEGI MISTERIOTSUA”: TERTULIA LITERARIOAren balorazioa


Azaroaren 18an liburutegira joan ginen, bertan “Urtegi Misteriotsua” liburuari buruzko tertulia literarioa egitera. Bigarren ataleko gertaera interesgarrienez eta aipagarrienez hitz egin genuen. Gelakide bat moderatzaile ibili zen , eta beste batzuk liburuaren zati bat irakurri genuen. Nork bere iritzia emateko aukera izan zuen. Gai asko jorratu genituen, adibidez, animalien eta pertsonen arteko harremanaz.

Oso giro atsegina egon zen, bakoitzak bere iritzia botatzen zuelako. Gure ustez oso interesgarria eta garrantzitsua da horrelako jarduerak egitea, gure iritzia eta besteenak konparatzeko, eta besteen pentsatzeko modua onartzen ikasteko. Beste alde, txandak errespetatu behar ditugu; horrela, elkarrekiko errespetua ez da galtzen, eta ideiak hobeto ulertu ahal ditugu.

Tertulia errepikatuko genuke, beste gai batzuei buruz, baina denbora luzeago emango genuke, ez genuelako astirik  izan tertulia bukatzeko eta motzegia iruditu zitzaigulako.


DBH 2Bko IKER A, NAIA eta ALEJANDRA

2019-11-19

AITOR ARANAren bisita


AITOR ARANA

Aitor Arana Luzuriaga Legazpin jaio zen 1963ko abenduaren 21ean. Euskal idazle eta hizkuntzalari emankorra da. Idazlea izatea bere lan nagusia da baina hainbat liburu itzuli ditu ere. Hamazazpi urte inguru zituelarik euskal literaturan bere lehenengo urratsak ematen hasi zen, bere herrian euskara galtzen hasi zen eta. Hogeita hemeretzi urte darama idazlea izaten, eta hil arte idazten jarraituko du.

Urriaren 5ean gure institutura hitzaldi bat ematera etorri zen. Bere lehenengo liburua “Azkonarren laguna” argitaratzean sentitu zuen poza adierazi zigun. Argitaratutako liburuetatik ospetsuenetariko bat “Urtegi misteriotsua” da, konkretuki hori irakurri duguna da eta zalantzak argitu zizkigun. Liburua egiteko bere herrian gertatutako istorio antzeko batez baliatu zen, eta honi fantasia pixka bat gehitu zion. Aitonaren adopzioa jendea gehien harritu zuena izan zen, berari dibertigarria iruditu zitzaion Gipuzkoako diputazioa horri buruzko publizitatea egiten ari zirela jakitean. 

Idazle ezagun bat izanda, zazpi edo zortzi liburu argitaratu gabe dituela kontatu zuen. Bestalde,  liburu batzuk hainbat hizkuntzetara itzuli ditu, gaztelaniara, euskarara, frantsesera eta esperanto izeneko hizkuntza eraiki batera. Esperantoa munduan zabalduen dagoen hizkuntza planifikatua da, Aitorrek etxean ikasi zuen, beste hizkuntzatik hartutako atal erresez osatuta dagoelako eta ikasteko ez da zaila.

Gehien gustatu zitzaidana berari buruz eta Urtegi Misteriotsuari buruzko informazio gehiago jakitea izan zen. Guk bigarren partearen desirarekin geunden, bigarren parte baterako ideia asko geneukan pentsatuta, adibidez, Ikerren berriztapena eta antzeko ideia zoroak. Baina bigarren parteak ez zitzaizkiola gustatzen azaldu zuen; normalean liburuak gero eta txarragoak direlako eta zaila da lehenengoaren arrakasta berdintzea edota goititzea.

Saioa amaitzeko gurekin argazkiak ateratzean eta liburuak sinatzean detaile polita adierazi zuen, eta guk oparitxo bat eman genion eskerrak emateko etortzeagatik. Niri asko gustatu zitzaidan ikustea nola norbaitek zoriontsua zela aukeratutako lanbidean eta egin duen lana besteek estimatzea.

DBH 2Ako AINARA


2019-11-15

AITITA-AMAMAK

DBH 2C - ADRIAN, ANDER A, IBAI