2013-06-09

ANTZERKI TALDEA

 Atzo Campos Eliseosera joan ginen eta Bueros opariak eman zizkiguten. Oso ondo pasatu genuen denok eta beste pertsona batzuekin elkartu ginen. Hona hemen argazki batzuk.

   Azteazken guztietan bederatzi pertsonako talde bat elkartzen gara CENTRO ZIBIKOAN.
   Badira antzerki asko egin ditugunak: Romeo eta Julieta, Ring, Zure osasunerako...
   Anima zaitezte antzerkia egitera!

                                                                                                                              AINHOA A DBH 2A
   

2013-06-01

VAMPIRIA

  1. Zergatik Selenek  ezin izan du idatzi orain arte?
  2. Nork hil ditu aurkitutako neskak?
  3. Zein dira haien ondoan agertu diren animailiak?
  4. Nortzuk ezin dute Mikel ikusi ?
  5. Zein da Seleneren benetako izena?
  6. Zer gertatu zaio Seleneri ilargia ikustean?
  7. Annak norengana jotzen du protagonistaren informazioa lortzeko?
  8. Zer egiten du Joanak mutil txikiarekin azkenean?
  9. Non dago izkutatuta Joana?
  10. Nola hiltzen du Valatek Nikolas?
  11. Non aurkitzen du Annak Selenera joateko informazioa?
  12. Zer egingo dute Joanak eta Valatek haien odolarekin?
  13. Nor da X jauna?
  14. Nortzuk dira asexualak?
  15. Zer edo nor agertu dira Selenen?
  16. Nora doaz X jauna eta Mikel aingeruak selendarren aurka daudenean?
  17. Zer gertatzen zain selendar guztiei aingeruei kosk egiten dietenean?
  18. Nork sendatzen du Joana?
  19. Noiztik dakite aingeruek bampiroak sendatu ahal dituztela?
  20. Zer gertatzen da liburuaren amaieran?
  21. Zein eszenatoki agertzen dira istorioan?

2013-05-09


Lehiaketak Rafael Mikoletaren izena darama, lehen euskal gramatikaren egilearen omenez, eta 1989tik egiten da, euskararen ezagutza bultzatzeko eta gazteak euskal literatura lantzera animatzeko asmoz.
Bilbon, 2013ko maiatzaren 16an, Bilboko Alkateak, Iñaki Azkunak, banatuko ditu Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXIV. edizioko sariak, Udaleko Arabiar Aretoan. Lehiaketa horretan lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek hartu dute parte.
Oinarrietan lau kategoria ezarri dira: A)Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak; B) Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak; C)DBHko 1. eta 2. mailak; eta D) DBHko 3. eta 4. mailak.
Aurtengo edizioan gure ikastetxeko DBH 2Ako Laura Zabala, eta 2Bko Guillermo del Pozo eta Cecilia Fernandez saridunak dira. Hori horrela, sari banaketa ekitaldira joango dira bere familiak lagunduta. Zorionak!!!

2013-05-03

Bilboko Santutxu auzoan maiatzan zehar  Udaberriko Bertso Saioak programaren berria duzu hemen.
O

Ikusten duzuenez, larunbatero izango da, Kamelo plazan, eguerdiko 13:00etan.
Informazio gehiago nahi baduzue helbide honetan aurki dezakezue.
+Info: www.kulturabarrutik.net / Facebook: Kultura Barrutik

2013-04-02


AZTERKETAK BAI ALA EZ?

Kaixo. Ni 2. DBHko San Adrian institutuko ikasle bat naiz, Leire.  Hasteko, azterketen alde nago kasu gehienetan.

Lehenengo eta behin, azterketak, kasu gehientan, ondo neurtzen dute ikasleek dakiena eta horretarako egin duten ahaleginak klasean nahiz etxean. Hori dela eta, azterketarik egongo ez balira, ikasle gehienak ez luke ezer ikasteko ahaleginik egingo; gainera, ikasleek ez lukete memoria landuko.

Era berean, klase bakar batean ikasle asko dagoenean, ikasleen lana neurtzeko modu bakarra azterkeatk jartzea da.

Bestalde, kasu batzuetan, azterketen emaitza ez dute ziurtatzen ikasleek gaia menderatzen dutenik, azterketa momentuan urduritasunari  ezin izan ditotenez aurre egin, esperotutako emaitza baxuagoa izan daiteke. Horregatik, azterketen aurrean oso urduri jartzen direnentzat, hobe da lanetan oinarritutako ebaluaio jarraitua proposatzea.

Amaitzeko, kasu batzuetan, hobeto da ikasleak azrketekin ebaluatzea, baina baidra ikasleen jakinduria neurtzeko beste modu batzuk, hala nola; epe baterako lanak egitea gaiari buruz, baina egia esanda, lan gehiago eskatzen diote, bia irakasleari eta bai ikasleei.

Leire Martin Agundez
2.A DBH

2013-03-20

2013-03-03

Bagoaz Korrika!!



KORRIKA 18 martxoaren 14an hasiko da Andoainen eta martxoaren 25ean amaituko da Baionan.
Bilbon martxoaren 21, ostegunean, izango dugu. Bilbora Erandiotik sartuko da arratsaldeko 5 eta erdietatik aurrera eta bertotik ibiliko da bueltaka ia gaueko 10ak arte. Ea zenbat ausartzen garen beste urteetan bezala  kilometroren bat edo beste egiteko. Egingo dugu deialdi zuzen eta zehatza aste horretan bertan.
Baina lehenago, martxoaren 15 goizean, ostiralez, KORRIKA TXIKIA izango dugu auzategian. Aurten ere San Adrianeko lekukotasuna dbh lehen mailako ikasleek eramango dute

2013-01-14

NESKAK AFGANISTANEN

AINHOA A 2A