2013-05-23
2013-05-09
Lehiaketak
Bilbon, 2013ko maiatzaren 16an, Bilboko Alkateak, Iñaki Azkunak, banatuko ditu Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXIV. edizioko sariak, Udaleko Arabiar Aretoan. Lehiaketa horretan lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek hartu dute parte.
2013-05-03
Bilboko Santutxu auzoan maiatzan zehar Udaberriko Bertso Saioak programaren berria duzu hemen.
Ikusten duzuenez, larunbatero izango da, Kamelo plazan, eguerdiko 13:00etan.
Informazio gehiago nahi baduzue helbide honetan aurki dezakezue.
+Info: www.kulturabarrutik.net / Facebook: Kultura Barrutik
2013-04-02
AZTERKETAK BAI ALA
EZ?
Kaixo. Ni 2. DBHko San Adrian
institutuko ikasle bat naiz, Leire.
Hasteko, azterketen alde nago kasu gehienetan.
Lehenengo eta behin, azterketak, kasu
gehientan, ondo neurtzen dute ikasleek dakiena eta horretarako egin duten
ahaleginak klasean nahiz etxean. Hori dela eta, azterketarik egongo ez balira,
ikasle gehienak ez luke ezer ikasteko ahaleginik egingo; gainera, ikasleek ez
lukete memoria landuko.
Era berean, klase bakar batean ikasle
asko dagoenean, ikasleen lana neurtzeko modu bakarra azterkeatk jartzea da.
Bestalde, kasu batzuetan, azterketen
emaitza ez dute ziurtatzen ikasleek gaia menderatzen dutenik, azterketa
momentuan urduritasunari ezin izan
ditotenez aurre egin, esperotutako emaitza baxuagoa izan daiteke. Horregatik,
azterketen aurrean oso urduri jartzen direnentzat, hobe da lanetan
oinarritutako ebaluaio jarraitua proposatzea.
Amaitzeko, kasu batzuetan, hobeto da
ikasleak azrketekin ebaluatzea, baina baidra ikasleen jakinduria neurtzeko
beste modu batzuk, hala nola; epe baterako lanak egitea gaiari buruz, baina
egia esanda, lan gehiago eskatzen diote, bia irakasleari eta bai ikasleei.
Leire Martin Agundez
2.A DBH
2013-03-20
2013-03-03
Bagoaz Korrika!!
KORRIKA 18 martxoaren
14an hasiko da Andoainen eta martxoaren 25ean amaituko da Baionan.
Bilbon martxoaren 21, ostegunean, izango dugu. Bilbora Erandiotik sartuko da arratsaldeko 5 eta erdietatik aurrera eta bertotik ibiliko da bueltaka ia gaueko 10ak arte. Ea zenbat ausartzen garen beste urteetan bezala kilometroren bat edo beste egiteko. Egingo dugu deialdi zuzen eta zehatza aste horretan bertan.
Baina lehenago, martxoaren 15 goizean, ostiralez, KORRIKA TXIKIA izango dugu auzategian. Aurten ere San Adrianeko lekukotasuna dbh lehen mailako ikasleek eramango dute
2013-01-14
2012-12-24
Gabon Jaia 2012
Gabon kantak abestera irten ginen lehen mailako ikasle multzo bat soinu eta panderojolearen laguntzaz. Politena Iruarteta eskolako umetxoekin bat egin eta haiekin kantatu eta dantzatzea izan zen.
Institutura bueltatu eta jolas txokoak izan genituen lehen ziklokoentzat, Batxilergoko lehen mailako ikasleak arduradun zirela.
2012-12-21
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
