2012-02-26

AHAZTU EZIN DUDAN MUTILA

Amodiozko gutuna

Maitea:

Beti maite izan dudan mutila izan zara, ahaztu ezin dudan mutila, beti behar izan dudanean hor egon den mutila,mutil aparta.Nola kendu ahal dut horrelako mutil bat nire bihotzetik? Ezin dut,oso zaila da niretzat nire bihotzetik kentzea,zure aztarna beti egongo baita nire bihotzaren bazter batean.

Espero dut eskutitz hau zure esku polit eta ederretara heltzea.

Joan zarenetik ezin zaitut nire burutik kendu, zu eta biok igarotako momentu guztiak burura etortzen zaizkit behin eta berriro.Oraindik ditut buruan txikitan egiten genituen gauza guztiak,jolasean ,harrapaketan… denak nire buruan bueltaka ezin direnak inoiz ahaztu.

Gau ekaitsu eta ilun hura izan zen nire gauerik gogorrena eta tristeena,esan zenidanean Londresera joan behar zinela zure aitaren lanagatik eta ni utzi behar ninduzula.Oraindik ezin ditut ahaztu zure ahots ederra eta zure ezpain goxoak hitz horiek ahoskatzen.Zure eskuak nire eskuei gogor eusten,zure malkoak tristura adierazten zutena.Joan behar zinenean bi musu eman zenizkidan masailean eta agur batekin joan zinen kale ilun hartatik.

Eta egun horretatik istorio berbera etortzen zait burura.Gau guztiak zutaz pentsatzen, momentu guzti horiek berriro bizitzen eta orain eskutitz hau idazten ari naiz,malkoak nire begietan,noiz berriro ikusiko zaitudan galdetzen.

Egun hori helduko ote da? Beti maite izan dudan mutila berriro ikusi ahal izango dut? Ez dakit.Uste dut zu ahazteko momentua heldu dela, oso zaila izango da,oraindik ez dakit lortuko dudan.Ez dakit maite ahal izango dudan beste mutil bat zu maite zaitudan bezala.Hori da gau guztietan burura etortzen zaidan galdera,baina hala ere,ez dakit erantzuna.

Hau izan da nire lehen maitasuna,espero dut azkena ez izatea.

MAITE ZAITUT. <3

2012-02-24

Bertso Saioa


Arkaitz Estiballes eta Onintza Enbeita izan ziren bertsolariak eta aurkezle eta laguntzaileak bigarren mailako ikasle batzuk: Unai, Michelle, Yaiza, Judith, Aritz, Onintze, Naia, Alex, Sara, Laura eta Zuriñe. Lan ona egin zuten, bai bertsolariek eta bai ikasle-antzesleek.

2012-02-23

ASKO MAITE ZAITUT

Maite zaitudala esango dizut nire bizitzako egun gustietan, berdin da, ez didazu kasurik egingo.
Mila eta berrehun aldin esango nizuko gau guztietan zure argazkia datorkidala burura, baita ezin zaitudala ahaztu.
Kasu berdina egingo didazu, esango zenidake, esango banizun zure irribarrea munduan dagoen gauza politena eta hoberena dela? Segur aski bai.
Gorrotatzen zaitut, eginten ari didazunagaitik, baina asko maite zaitut nire ametsetako aingerua zarelako...
Zure begiak gogoko ditut, besteen parekoak e direlako.
Faltan botatzen zaitut ez zaudenean nirekin eta eta edozein gauza emango nuko zure ezpainen musu gozo batengaitik.
Nire burua, zutan pentsatsen dago beti, eta badakit soberan ezin zaitudala ahaztu, eta ez dudala inoiz egingo.
MAITE ZAITUT ETA ASKO <3

Amodiozko gutuna

Kaixo laztana:

Gutun hau bidaltzen dizut ezin dudalako zurekin hitz egin, baina nik sentitzen dudana esateko irrikaz nago. Ikusi zintudan lehen momentutik amodioaren zulorik sakonenean jausi nintzen, eta orain atera ezin dut. Nire burutik pasatzen zaren bakoitzean hotzikara samur bat sentitzen dut gorputz osoa inbaditzen. Kupidok bihotzean eman dit eta utzi didan zauria zuk bakarrik sendatu ahal duzu. Nire iluntasunaren argia zara zu. Zurekin ez nagoen segundu bakoitza urteak iruditzen dira. Zu gabe bizitza ezinezkoa iruditzen zait.

Pasaden astean mendian egon nintzen, baina bakarrik nengoenez oso triste jarri nintzen zu ez zeundela ikusita. Han naturaren edertasuna nonahi ikusi ahal zen, baina zure edertasunarekin konparatzea ezinezkoa zen. Ezin zaitut ahaztu inoiz, edozer gauzak zu gogorarazten dit. Nire indar guztiak xahutzeko prest nago zurekin egoteko.

Zurekin berriz egoteko irrikaz nago, baina aldi berean beldur naiz ez dakidalako zuk ni maite nauzun ala ez. Alde batetik espero dut maite nauzula egia-izatea, baina beste aldetik pentsatzen dut ez dagoela probabilitate askorik. Horretaz pentzatzeak bihotza desegiten dit, zu baitzara nire bizitzaren poztasuna.

Gutun hau nire bihotzetik aterata dago nire sentimenduetatik.

Nire bizitzaren erreginari musu eder bat.

BESTE AMODIOZKO GUTUN BAT

Txikitatik elkar ezagutzen dugu. Beti jolasten genuen batera, barre egiten genuen batera eta ondo pasatzen genuen batera . Elkarri laguntzen genion, batzuetan haserretu eginten ginen , baina beti konpontzen ginen.

Asteburu guztiak parkean igarotzen genituen jolasean, beste umeei zirikatzen eta nola ez irribarre egiten. Zure irribarea, zure argazkiak ikusten ditut eta zure begi berdeek, zure irribarre perfektuak eta zure ile marroiak maitemindu egiten naute.

Momentu haietan pentsatzen dudanean, nahi gabe, irribarre bat ateratzen zait, baina negar egiteko gogoa ere sentitzen dut, ezingo dugulako egun haietan bezala barre egin inoz gehiago.

Nagusiak egin gara eta orain bakoitzak bere bizitza du. Batzuetan ikusten gara eta normal-normal agurtu egiten gara,baina gutxitan hurbiltzen naiz bi musu ematera, oso lotsatia naizelako eta zuk inork baino hobetu dakizu. Zaila da onartzea, baina onartu egin behar dut, ez gara lehengoak, aldatu egin gara.

Askotan egin dut amets zurekin, askotan pentsatzen dut ea zertan egongo zaren. Askotan ikusten ditut gure argazkiak, askotan faltan botatzen zaitut. Zu zara txikitatik lagundu didana eta nitaz dena dakiena, den-dena.

Egia esan, ez dakit zergaitik nagoen gutun hau idazten, seguruenik ez duzu irakurriko, hustu egiteko izan ahal da baita zugan pentsatzeko aitzakia ere, baina honekin esan nahi dudana, maiteminduta egongo banintz bezala sentitzen naizela da.

Berdin da, azkenean zu ahaztea lortuko dudala uste dut, bueno uste baino gehiago, espero dut. Ez daikit zergaitik, baina ez zin dut zugan pentsatzeari utzi. Ez dut nahi berriro maitemindu, ez zutaz. Asko maite zaitut, nire haurtzaroaren oroipen onena zara, baina ez nahi dut zurekin maitemindu nahi, ez.

Hori bai, nahiz eta gu ez izan lehengokoak, hemen betirako egongo naizela, hemen nagoela nahi duzunarako eta nirekin beti kontatu ahal izango duzula esan nahi dizut.

Honekin, dena esan dizudala uste dut, ez dut uste gutun hau inoiz irakurriko duzunik, ez dakit zu nitaz gogoratzen zaren batzuetan, ez dakit niri faltan botatzen duzun, baina bai dakizkit asko maite zaitudala eta ez zaitudala inoz ahaztuko.

Zutan pentsatzen dudan bakoitzean, Ken Zazpiren abestia burura etortzen zait. Abesti hau entzuten dudan bitartean eta negar egiten dudan bitartean, zu zara nire buruan dagoen pertsona bakarra.

``Zenbat negar ta zenbat min

ta zenbat gau lo egin barik

zenbat musu eman gabe

zenbat malko maite zaitudalako! ”

Maite zaitut.

GUTUN SARIDUNA

Andoni González Arceo 2.A

Bilbon, 2012.eko otsailaren 2an.

Laztana:

Elkar ezagutu genuen eguna gogoratzen dut. Ni izan nintzen zugana urreratu nintzena, eta ordudanik dena perfektua izan zen. Arratsaldeetan elkartzea gutxiegi egin zen biontzat, eta elkarrekin bizitzera joan ginen, gure poztasun, arazo, eguzki-sartze eta gau guztiak elkarrekin pasatzeko. Nik proposatu nizun. Hasieran ez zenuen nahi, baina nire milaka erreguek konbentzitu egin zintuzten. Hain pozik nengoen, nire zorte ona sinetsi ezinik (ustezko zorte ona) ezen ez nintzen konturatu zure erantzunak denbora gehiegi behar izan zuela, zuk nitaz sentitzen zenuena ez zela nik zutaz sentitzen nuena bezain indartsua.

Zure hitzak gogoratzen ditut. Ez pertsona batek besteari aurrez-aurre daudelarik botatzen dizkion horietakoak, ez horixe, SMS baten hitz huts eta hotzak bezalakoak baizik. Nire bihotzean hutsune bat egin zen, lehen itsasoko haize goxoa bezain leunak ziren zure muxu eta laztanek betetzen zutena. Zenbat gau hotz ohearen bestaldean lehen berotzen ninduen gorputza bilatuz! Egun haietan deabrua agertu izan balitzait, nire arima salduko niokeen gu biok berriro elkarrekin egotearren.

Ez dakit gutun hau irakurriko duzun, zeren eta aurreko guztiek, zeinetan zure bihotza berreskuratzea eskatzen nizun edozeren truke, ez zuten erantzunik jaso. Berdin dio: nik orain nire sentimenduak nonbaiten adierazi behar ditut. Jakin ezazu hau izango dela nigandik jasoko duzun azken gutuna. Honela esaten zuen zure SMSak: "Agur. Ez zaitut berriro ikusi nahi. Beste bat aurkitu dut. Ahaz nazazu." Orain mezu berbera bidaliko banizu, lekuz kanpo ez legokeela pentsatzeak grazia egiten dit.

Egin zenidanagatik eta mantendu genuen gezurrezko amodiozko erlazioagatik nazkatu egiten nauzu, gorroto zaitut, ahaztu egin nahi zaitut eta ez nuke, ezta edozeren truke ere, zurekin beste segundo bat pasatuko. Joan zaitez antzarak ferratzera eta ez egin beste inori niri egin zenidana; inork ez du horrelakorik merezi. Zure ingurukoak era berberean tratatzen badituzu gizarteak baztertu duen munstro bihurtuko zara. Baliteke honela hobe izatea.

Sinatuta:

Zure bikote ohia

KAIXO LAZTANA

Kaixo laztana:

Galdezka egongo zara zergaitik idazten dizudan amodiozko gutun hau.Horren zergatia ezin dudalako lo egin zure aurpegian pentsatu gabe da.Atzo lokartu nintzenean ezin izan nuen begiak itxi, ixten nituen bakoitzean zure aurpegi polita ikusten nuelako.

Nik dudan amodioa,ikusi duzun izarrik handiena baino handiagoa da.Zure ilea eztia baino horiagoa eta arrosa bat baino politagoa da.Zure ahotsa entzuten dudanean txori baten kanta bat etortzen zait burura.Zure begiak itsasargi bat baino handiagoak, politagoak eta lerdenagoak dira,zure begien kolorea itsasoa baino urdinagoa eta leunagoa da.Zure sudur-harroa hain polita da batzuetan koadro batean jartzeko gogoak ematen dizkidala.

Gure amodioak, naiz eta zu Australian bizi eta ni hemen, ez dauka zailtasunik.Barkamena eskatzen dizut ez dudalako berriro egingo eta espero dut zuk egunen batean ni barkatzea.Ez dakit gutun hau irakurriko baduzu edo irakurtzen baduzu ez didazula erantzungo.Beldur daukat ea ez zaitudan berriro ikusiko.Baina orain gogoratu naiz gatazka izan genuenean gauza bat esan nahi zenidala,bai mutil bati buruzko zerbait.Ez da izango adarrak jartzen dizkidazula,horrela bada pikutara joan zaitezke ez dut zugandik gehiago jakin nahi,hobe duzu antzarrak ferratzera joaten bazara.Oraintxe badakit zergatik joan zinen Australiara,mutil hori Australiarra da, ezta?Zihur nago baietz, ez didazu askorik esan behar Badakit zer egon behar zaren pentsatzen,ea zergatik eduki dudan horrelako humore aldaketa,baina bat-batean gogoratu naiz esan zenidana.Bueno ba jakin dezazu emendik berriro igarotzen bazara ez zaitudala inoiz ere ez ikusi nahi,oraintxe bertan etxeko giltza aldatzera noa eta espero dut ez bururatzea nire eta etxeko atea ikutu ere.Badakizu zer? Ez dut idazten jarraitu nahi,bestela idazten nagoen papera apurtuko nuke.

Zoaz pikutara:Agur


2012-01-24

KULTUR ASTEA

KULTUR ASTEA laster dator eta baditugu zenbait ospakizun eta lehiaketa parte hartzeko:

- Amodiozko gutunen lehiaketa.
- Kartel Lehiaketa.
- Mozorro desfilea.

Hona hemen AMODIOZKO GUTUNEN EREDU batzuk, sarituak gertatu direnak. Laudioko Instian topatu dugu honakoa:

ZURE BILA

Egunero bakardadean egongo banintz bezala sentitzen nintzen; neu eta nire esku hutsak. Jende ugari zebilen nire albotik, inor ez balego bezala, ni zure bila. Jende artean ibiltzen nintzen zure aurpegia aurkitu nahian, nire bihotza dir-dir batean mantentzen zen. Bat-batean laztan baten leuntasuna sentitzean, arin bueltatu nintzen atzera, arestian zu aurkitu gabe.

“Ez dakit nor zaren, ezta nolakoa zaren ere baina badakit aurkituko zaitudala eta maite izango nauzula nik maite zaitudan bezala.”

Nire ametsetan zure ezpain leunak bilatzen nituen, ukitzen nituen eta nire barnean sentitzen nituen, munduan zu bakarrik bazeunde bezala. Zail egiten zitzaidan errealitatea ametsetatik banatzea, zeu zinelako eta zarelako nire errealitatea baina ametsetan besterik ez zintudan nire alboan.

Urteak pasata, zure ideia oraindik nire barnean neraman, zu noiz aurkituko zintudalako esperantzaz, pozik eta alai, baina hutsik; arbolak udazkenean geratzen diren antzera. Bertan, barneko niarekin hizketan nenbilela, haize zurrunbilo leun batek zure presentziaz ohartu ninduen. Zure aurpegira begira, jakin nuen maite ninduzula.







2010-12-28

VAMPIRIA

Banpirozaleei eskainitako liburua.
Mendebaldeko Europan gaude, nonbaiteko ospitale psikiatriko batean. Han sartu dute Selene, bere burua banpirotzat jotzen duen neska gaztea. Selene ez da ezertaz oroitzen, ez nor den, ez zer lanbide zuen, ez nongoa den, baina banpiroa dela sentitzen du; hori oso garbi dauka, egun argitan inongo arazorik gabe ibil daitekeen arren. Baina azkenaldian euria ari du barra-barra, beti lainotuta dago, eta Selenek badaki eguzkia indartsu jotzen hasten denean arazoak izango dituela. Horregatik, egun hori iritsi aurretik, bere buruaz gehiago jakin beharra dauka. Eta horretarako, arkatza eta agenda bat eman dizkio Mikelek, erizain edo "erozain" ilegorri misteriotsuak.
Bitartean, kanpoan, Anna inspektorea hainbat neska gazteren hilketak ari da ikertzen...

2010-05-04

PALESTINA ZURE MINA



Erietxe batean esnatu da emakume gazte bat, Gazan. Kolpe bat izan du buruan, baina ez du ezer gogoratzen: ez nola zauritu den, ez nor den, ez non dagoen. Apurka-apurka, baina, oroimena itzuliko zaio, baita zapalkuntzaren kontzientzia ere, eta bitartez ikasiko dugu guk ere Palestinako egoeraren berri.