2012-02-26

AHAZTU EZIN DUDAN MUTILA

Amodiozko gutuna

Maitea:

Beti maite izan dudan mutila izan zara, ahaztu ezin dudan mutila, beti behar izan dudanean hor egon den mutila,mutil aparta.Nola kendu ahal dut horrelako mutil bat nire bihotzetik? Ezin dut,oso zaila da niretzat nire bihotzetik kentzea,zure aztarna beti egongo baita nire bihotzaren bazter batean.

Espero dut eskutitz hau zure esku polit eta ederretara heltzea.

Joan zarenetik ezin zaitut nire burutik kendu, zu eta biok igarotako momentu guztiak burura etortzen zaizkit behin eta berriro.Oraindik ditut buruan txikitan egiten genituen gauza guztiak,jolasean ,harrapaketan… denak nire buruan bueltaka ezin direnak inoiz ahaztu.

Gau ekaitsu eta ilun hura izan zen nire gauerik gogorrena eta tristeena,esan zenidanean Londresera joan behar zinela zure aitaren lanagatik eta ni utzi behar ninduzula.Oraindik ezin ditut ahaztu zure ahots ederra eta zure ezpain goxoak hitz horiek ahoskatzen.Zure eskuak nire eskuei gogor eusten,zure malkoak tristura adierazten zutena.Joan behar zinenean bi musu eman zenizkidan masailean eta agur batekin joan zinen kale ilun hartatik.

Eta egun horretatik istorio berbera etortzen zait burura.Gau guztiak zutaz pentsatzen, momentu guzti horiek berriro bizitzen eta orain eskutitz hau idazten ari naiz,malkoak nire begietan,noiz berriro ikusiko zaitudan galdetzen.

Egun hori helduko ote da? Beti maite izan dudan mutila berriro ikusi ahal izango dut? Ez dakit.Uste dut zu ahazteko momentua heldu dela, oso zaila izango da,oraindik ez dakit lortuko dudan.Ez dakit maite ahal izango dudan beste mutil bat zu maite zaitudan bezala.Hori da gau guztietan burura etortzen zaidan galdera,baina hala ere,ez dakit erantzuna.

Hau izan da nire lehen maitasuna,espero dut azkena ez izatea.

MAITE ZAITUT. <3

No hay comentarios:

Publicar un comentario