2012-02-26

MILOIKA TXIMELETA

MAITASUN GUTUNA

Milioika tximeleta hegaka eta mugitzen urdailean izango banitu bezala sentitzen naiz zutaz bakarrik pentsatzean. Elkarrekin gaudenean, zu eta biok bakarrik munduan gauden zentzazioa daukat, eta orduak minutuak bezala igarotzen zaizkit.

Gogoratzen dut gure lehenengo musua, atzamarretako puntarekin zerua ukitu banu bezala sentitu nintzen, goxoa, beroa ahaztezina. Zurekin igaro ditudan momentuak ederrak izan dira laztana. Gure artekoa ez dudala inoiz ahaztuko zin egiten dizut. Zurekin berriro egoteko gogoak ditut, zure azal leuna ikutzeko, zure usain goxoa usaintzeko, zure musuak berriz ere dastatzeko. Oraindik gogoratzen dut ezagutu zintudan eguna hain zoriontsu nintzen, inoiz ezagutu nuen mutilik ederrena zinela iruditu zitzaidan.

Zure begi berdeek zoratu egiten naute, zure begirada ezberdina daukazu, sakona; niri arnasarik gabe usten nauena.

Zure izena esaten duten bakoitzean, hainbeste gauza etortzen zaizkit burura. Bi urte dira lagunak garenetik, eta bi urte hauetan zu ezagutzeak gertatu ahal zitzaidan gauzarik ederrena izan dela konbentzitzen nauzu egunero. Ni jaustean banaiz, zu ere jausten zara eta biok batera altzatzen gara elkarri lagunduz. Badakit batzuetan haserretu egiten garela, baina gure artean ez daude konpondu ez diren arazorik, elkarrentzako eginak gaudelako.

Ezingo nuke zu gabe bizi, hobeto esana ez nuke jakingo. Ez nuke jakingo Nola jarraitu aurrera. Arnasa hartzea bezain garrantzitsua zara. Gertatu zaidan gauzarik politena zara. Eguneko hogeita lau orduetatik hogeita bost zurekin pentsatzen ematen ditut. Gehiago maitatu ezin zaitudanean pentsatzen dudanean egunak igaro egiten dira eta oraindik gehiago maite zaitudala konturatzen naiz.

Gaur, otsailak 14, maiteminduen eguna da, San Valentin eguna, gure eguna da. Eta gaur, gutun hau idazten dudan bitartean gauza bat argi daukadala konturatzen naiz, bihotz taupadak gero eta arinago doazela, bai, zutaz guztiz maitemindurik nago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario