2012-02-23

GUTUN SARIDUNA

Andoni González Arceo 2.A

Bilbon, 2012.eko otsailaren 2an.

Laztana:

Elkar ezagutu genuen eguna gogoratzen dut. Ni izan nintzen zugana urreratu nintzena, eta ordudanik dena perfektua izan zen. Arratsaldeetan elkartzea gutxiegi egin zen biontzat, eta elkarrekin bizitzera joan ginen, gure poztasun, arazo, eguzki-sartze eta gau guztiak elkarrekin pasatzeko. Nik proposatu nizun. Hasieran ez zenuen nahi, baina nire milaka erreguek konbentzitu egin zintuzten. Hain pozik nengoen, nire zorte ona sinetsi ezinik (ustezko zorte ona) ezen ez nintzen konturatu zure erantzunak denbora gehiegi behar izan zuela, zuk nitaz sentitzen zenuena ez zela nik zutaz sentitzen nuena bezain indartsua.

Zure hitzak gogoratzen ditut. Ez pertsona batek besteari aurrez-aurre daudelarik botatzen dizkion horietakoak, ez horixe, SMS baten hitz huts eta hotzak bezalakoak baizik. Nire bihotzean hutsune bat egin zen, lehen itsasoko haize goxoa bezain leunak ziren zure muxu eta laztanek betetzen zutena. Zenbat gau hotz ohearen bestaldean lehen berotzen ninduen gorputza bilatuz! Egun haietan deabrua agertu izan balitzait, nire arima salduko niokeen gu biok berriro elkarrekin egotearren.

Ez dakit gutun hau irakurriko duzun, zeren eta aurreko guztiek, zeinetan zure bihotza berreskuratzea eskatzen nizun edozeren truke, ez zuten erantzunik jaso. Berdin dio: nik orain nire sentimenduak nonbaiten adierazi behar ditut. Jakin ezazu hau izango dela nigandik jasoko duzun azken gutuna. Honela esaten zuen zure SMSak: "Agur. Ez zaitut berriro ikusi nahi. Beste bat aurkitu dut. Ahaz nazazu." Orain mezu berbera bidaliko banizu, lekuz kanpo ez legokeela pentsatzeak grazia egiten dit.

Egin zenidanagatik eta mantendu genuen gezurrezko amodiozko erlazioagatik nazkatu egiten nauzu, gorroto zaitut, ahaztu egin nahi zaitut eta ez nuke, ezta edozeren truke ere, zurekin beste segundo bat pasatuko. Joan zaitez antzarak ferratzera eta ez egin beste inori niri egin zenidana; inork ez du horrelakorik merezi. Zure ingurukoak era berberean tratatzen badituzu gizarteak baztertu duen munstro bihurtuko zara. Baliteke honela hobe izatea.

Sinatuta:

Zure bikote ohia

8 comentarios:

  1. Andoni, orrelako zerbait gertutu zaizu ala guztiz asmatua da?¿

    ResponderEliminar
  2. Ala andrea nora zoaz! Gutunean ez dago ez izenik ez datik ez sexurik ez adinik. Guztiz asmatutako istiroa da. Goro handirik gabe egin nuen, baina tira, chupa chupsak chupa chupsak dira :).

    ResponderEliminar
  3. JAJAJA baina oso ondo egin zenuen :) Zorionak eta segi horrela jaja

    ResponderEliminar
  4. Jo andoni arrituta geratu nintzen zure izena mikrotik entzundakoan.

    Badakit gauza gehienetarako ona zarelo baina amodiorako be! ZELAKO MUTILA

    ResponderEliminar
  5. Niri gutun hau asko gustatu zait :)ZORIONAK

    ResponderEliminar
  6. Ze polita Andoni, nire ustez, hortik gertatu zaizu horrelako istorio bat eta ez diguzu esan nahi^^ Orain serioz, oso, baina O-S-O ondo eginda dago gutuna, Zorionak Tzo!

    ResponderEliminar
  7. Oso ondo dago, oso egokia izan zen, zu aukeratzea, oso ondo egin duzu eta.
    Liburu bat oparitu zizuten, ez?
    Zer moduz liburua?

    ResponderEliminar