Aitor Arana Luzuriaga Legazpin, Gipuzkoan jaio zen 1963ko
abenduaren 21an. 17 urterekin hasi zen idazten, gaztea zenean ez zeudelako
euskaraz idatzitako misterio-liburuak, eta idazten gustatzen zitzaiolako.
1994an, Urtegi Misteriotsua argitarazi zuen. Hau idazteko
ideia Oñatin hartu zuen, aitonak adoptatzen zirela ikusita, eta hortik Paxku
asmatu zuen.
Liburu asko idazten eta itzultzen ditu, euskera, gaztelania
eta esperantora, baina idaztea nahiago du. 95 bat liburu argitaratu ditu, eta 5
ez. Zientza-fikzioa, abentura, porno-fantasia (hiru liburu) eta umeentzako
liburuak idaztea nahiago du.
Bere lehen liburua “Azkonarren laguna” izan zen, eta
salduenak “Afrikako semea” eta “amodioaren gazi-gozoak” izan dira. Liburu bat
idazteko, aste batetik bi hilabetera behar ditu. Horain lau liburuko historia
batean lan egiten du.
Larunbat eta Igandeetan idazten du, gauez, gauez ez dagoelako
zaratarik.
Idazteaz aparte, bizikletaz ibiltzea dauka gogoko.
Liburuak saltzean, 10 eurotik, 5€ liburudendakoak geratzen ditu, 4€
argitaletxeak, eta bera euro bakarra.
4 urte egon zen Legazpiko AEKn klaseak ematen, eta ondoren,
Euskaltegian.
Niri pertsonalki oso persona ona iruditu zitzaidan, eta
gainera, bere 4 liburuko historiako liburu bat eman zidan.
JOSEBA S 2A
No hay comentarios:
Publicar un comentario