Pasa
den astelehenean (urriak 22) Aitor Arana idazlea etorri zitzaigun institutora
hitzaldi bat emateko asmoz. Guk interes handiz hartu genuen, berak idatzitako
liburu ospetsu bat irakurri berri genuen eta: Urtegi Misteriotsua.
Aitor
Aranak orain 49 urte ditu, beraz, 1963an jaiotakoa da, Legazpin, berak esan
zigunetik. Beti oso imaginazioduna izan dela kontatu zigun, eta horregatik bere
koadrillako “buruzagia” zela. 17-20 urterekin hasi zen idazten, euskal
literatura gutxi zegoela iruditzen bait zitzaion. Bere amari disgusto ederra
eman ziola aitortu zuen, baina honek ez zuen kezkatzeko arrazoirik izan, ehun
istorio inguru idatzi bait ditu, eta haietatik 9 edo 10 baino ez ditu utzi
kaleratu gabe. Gai desberdinak ikutu ditu idazleak; berak, fantasia, zientzia
fikzioa edo literatura erotikoa aipatu zituen.
Bizitzan
zehar markatu zuten idazle desberdinen izenak eman zizkigun; bizitza hasieran Virginia
Andrews, beranduxeago, Virginia Woolf eta gaur Oscar Wildekin pozik dagoela
komentatu zuen.
Orain,
lau liburuko bilduma bat egiten dagoela esan zigun, A Elkartea izenekoa, baita
gure bi kide zoriontsuri ale bana oparitu ere. Gainera itzulketa lanetan dabil,
Oscar Wilden liburuak ingelesetik euskeraz aurkezteko. Ingelesa, erdera eta
euskeraz gain Aitorrek beste bi hizkuntza ez oso ezagun zekizkiela esan zigun,
hauek kalo eta esperanto (hizkuntza unibertsala izatekoa) dira.
Berataz
hitz egiteaz gain, idazleak bere lanbideari buruz informazio gehiago eman
zigun, bera baita euskeraz idaztetik bizi den idazle gutxietakoa. Idazleek
idaztetik gain itzuli ere egiten zutela gogoratu zigun, diru gehiago irabazten
delako. Gainera, hitzaldiak emanez rabazi zezakeen ( eta, ikusten dugunez,
egiten du). Diru hura beharrezkoa du, kontatu baitzigun, idazleak liburuen
salmenten irabazpenetatik %10 baino ez duela irabazten.
Horrez
gain, berak gauez idazten duela komentatu zigun, lasaiagoa egiten baitzaio.
Horrelako beste zenbait kuriositate kontatu zizkigun, erantzunei atxikiz,
elkarrizketa animatuagoa egitekotan.
Azkenik,
hasieran berak eskatu zigun bezala galdera ausartak egitagaitik zoriondu
gintuen, gurekin ondo pasa zuela esan eta gure Urtegi Misteriotsuaren alea
sinatu zigun.
Hitzaldi
interesgarria izan genuen, argi eta lasaia.
CECILIA 2B
No hay comentarios:
Publicar un comentario