2012-11-03

AITOR ARANA


AITOR ARANA

Pasaden astelehenean, Aitor Arana idazlea etorri zen institutura, hitzaldi bat ematera. Guk bere liburu bat irakurri dugu hain zuzen “Urtegi Misteriotsua”, zientzia fiktsiozko liburu bat da, niri, mota horretako liburuak ez zaizkit asko gustatzen, baina, hau asko gustatu zait, oso interesgarria da, irakurtzen hasten zarenean ezin duzu gelditu.
Aitor Arana 49 urte dituen idazle bat da, Lehegazpikoa,Gipuzkoa. Bere lehenengo ipuina 17 urteekin idatzi zuen, eta lehengo liburua 20 urteekin. Idazten hasi zen gustoko zuelako eta bera gaztea zenean euskarazko liburuak ez zeudelako. Bere amari idazlea izatearen ideia ez zitzaion batere gustatzen, lan finkorik ez duzulako, 450 idazle daude euskaraz idazten dutela eta bakarrik 12 idazle bizi dira horretatik bakarrik.
Aitor Arana, 100 liburu idatzi ditu, eta horretatik 9 liburu ez ditu publikatu. Liburuak ere itzultzen ditu, ere 100 liburu inguru itzuli ditu. Berarentzat itzultzea erraza da hizkuntzak menperatzen badituzu. 5 hizkuntza dakizki: Euskera, Gaztelania, Esperato, Ingelesa eta Kalo.
Mota desberdinetako liburuak idazten ditu: zientzia fiktsiozkoak, abenturakoak, fantasiazkoak, ume txikienak eta pornozkoak. 3 liburu porno idatzi ditu, adibidez “Aterratzeko Erregina”. Idatzi duen lehenengo liburua “Azkonarren” liburua izan zen, eta gehien saldu dituenak “Afrikaren semeak” eta “Amodiozko gazi-gozoak” izan dira. Bizitza errealean oinarrituta dauden liburuak idazten ditu. Berak idatzitako gehien gustoko duen liburu “Urtegi Misteriotsua” da. “Urtegi Misteriotsua” idazten zegoenean Oinatin bizi zen eta udaletzea aiton-amonak adoptatzearen ideia euki zuten, kobazuloan liburuan kontatzen duen antzeko zerbait gertatu zitzaion, bi ideia horrekin idatzi zuen liburua.
Aitor Aranak idazle batzuk gustoko ditu: 17 urte zituenean Virginia Andrew zuen gustoko, 20 urtekin Virginia Golf eta horain gustoko du Oskar Waife idazlea. Gehien gustoko duen liburua “Loreak Ganbaran” da, Virginia Golf idatzitakoa.
20 orriko liburu bat idazteko bi aste behar ditu, aldiz 200 orriko liburu bat idazteko 8 aste. Gauean idazten du isiltasun gehiago dagoelako. 10€ balio duen liburu bat, erdia saltzailearentzat da, %30 editorialarentzat, %20 garraiorako eta 1€ idazlearentzat. Idazleei hitzaldiak ordaintzen diote.
Hitzaldia oso interesgarria iruditu zait, egin genion galdera guztiak oso alai erantzun zituen, bere erantzunak oso intersgarriak izan ziren eta oso gustora egin genuen hitzaldia.
Irati Gorostiza 2.C

No hay comentarios:

Publicar un comentario