Gure kronika:
Igandean, urriaren 28an, Udalatx mendia igo genuen. Udalatxa
Elorrion dago (baina gu Arrasateko Udala auzunetik igon ginen), 1117 m-ko
altuera du eta bereziki harriz osatuta dago. Bi tontor nagusi ditu, bat 200m
altuagoa bestea baino. 800 metrotik gora elurra egin zuen eta punta elurrez
estalita zegoen. Igotzea asko kostutu eta hotza egin arren, oso ondo pasatu
genuen.
(Eguneko mendi taldea: 13 gazte+4 heldu. Martxa: ggb 4
ordukoa)
Beste informazio
Edozein aldetik begiratuta ere, profil
ikusgarria dauka Udalatxek. Magalak, malkartsu
hedatu eta benetako harkaitz-gotorlekua
suposatzen dute. Mendi-multzo alpino
handia balitz, serra itxurako profil
luzatua dauka gertu dagoen Anbototik ikusita; aldiz
mendebaldeko bailaretatik, itxura zorrotz
eta elegantea dauka.
Iparraldera beraz gailur nagusiena dago,
eta bien tartean dagoen lepoan, 1570. urtean eraiki zen apaiz eremutarren
antzinako monsategiaren hondarrak mantentzen dira.
Baita gailur nagusiaren inguruetan ere,
euskal mitologiak Mariren gotorlekutzat
ematen duen kobazulo handi bat dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario