GIZON ETA EMAKUMEEN ARTEKO BERDINTASUNEN DEKALOGOA
- Berdintasunean hezi. Sexuaren araberako desberdintasunak nabarmentzen dituzten ohiturak eta joerak gainditzen lagundu, tratu baztertzailea dakarten ohitura matxistak gaindituz.
- Ez onartu pertsona bat emakumea delako, bizitzako esparru bakar batean ere gutxietsia izatea. Salatu emakumeen giza eskubideen urraketa.
- Bizitza sozio-politiko, ekonomiko eta kulturaleko esparru guztietan, eta erabakitzeko maila guztietan, emakume eta gizonen parte-hartze berdina bultzatu, eskubide eta betebehar berdinekin.
- Defendatu eta lan egin ezazu erakunde ofizial nahiz enpresa pribatuek etxeko bizitza, pertsonala eta lanekoa uztartua ahal izateko inplikatu eta behar diren neurri guztiak har ditzaten.
- Etxeko lanak eta zaintza-lanak berdintasunean eta arduraz bana daitezen sustatu eta horretan parte hartu. Zeure etxean sustatu, eta izan zaitez eredu zeure inguruarentzat.
- Gizartean parte hartu eta bultza itzazu genero-berdintasunaren aldeko ekimenak.
- Bultza ezazu hizkera ez-sexista erabiltzea.
- Zeure eta zuen etxekoen kontsumorako aukeratu eduki matxistarik ez duten filmak, serieak, ipuinak, liburuak etab.
- Zeure etxeko eta laneko inguru hurbilean bultzatu sexu-berdintasunaren inguruko komunikazioa eta elkarrizketa.
- Emakume guztientzako tratu- eta eskubide- berdintasuna exijitu. Eta ukatuak diren aldi oro, edo ukatu direla dakizun bakoitzean, salatu. Emakumeen desberdintasunaren eta tratu baztertzailea desagerraraztea hiritar guztion lana da (ez soilik emakumeena). Eta gizarte osoa suertatuko da irabazle.
IRENE S 2B
No hay comentarios:
Publicar un comentario