1.- Lehenik eta behin, ikas ezazu euskara benetan ikasi nahi duzulako Ala ere, euskara ikasi beharra baduzu ikas ezazu euskaraz egin nahi duten pertsonekiko errespetu eta maitasunagatik.
2.- Hurbil zaitez euskararengana aurriritzirik gabe, euskara beste edozein hizkuntza bezain ikasgarria eta mintzagarria baita
3.- Eduki ezazu euskara ezagutzeko jakinmina.Hala ez bada, euskara aspergarria irudituko zaizu eta berehala gogaituko zara.
4.- Uste osoa izan ezazu zeure buruan eta sinets ezazu benetan euskara ikasteko gai zarela, hau da, lehenago edo beranduago zureganatuko duzula asko kostatu arren .Uste oso honek indar handia emango dizu unerik zailenetan.
5.- Gogoz ikas ezazu euskara.Gutxi jakin arren , baloratu dakizuna
6.-Bila itzazu lagunak euskaraz mintzatzeko, horrela bakarrik ikusiko baituzu aurrera egiten duzula.
7.- Ez ahaztu titulua lortu eta gero hasiko zarela benetan euskara ezagutzen.
8.- Sar zaitez beldurrik gabe euskararen munduan: literatura, kantak, bertsoak... eta ohartuko zara euskara esker onekoa dela.
9.- Saiatu zaitez euskara ahalik eta ondoen mintzatzen, baina ez euskaraz perfektuki mintzatzen, perfekzioa jainkoen kontua baita.
10.- Goza ezazu euskarak eta erdarak eskainiko dizuten askatasunaz.
JAIONE G 2A
No hay comentarios:
Publicar un comentario