2012-10-28

AITOR ARANA



 Aitor Arana, 2012ko urriak 19an San Adrian Institutura etorri zen, 2DBHko ikasleei hitzaldi bat ematera “Urtegi misteriotsua” irakurritako liburuari buruz.
         Aitor Gipuzkoan, Legazpin, hain zuzen, jaio zen. Orain, 49 urte ditu eta  Azpeitian bizi da. Duela 27 urte ezkondu zen.
Bere ustez, 450 euskarazko idazletik, soilik, 12 idazle idazten bizi dira. Gainerakoek idazteaz gain beste lan bat daukate. Aitor, idazteaz bizitzen da.
 Aspalditik hasi zen idazten, hain zuzen ere, 17 urterekin eta 20 urterekin, berriz, liburuak idazten. Aitor hasi zen idazten arrazoi hauengatik: gauza asko euskaraz ez zeudelako eta berak irakurtzea gustukoa zuelako.
Aitorrek bere amari idazlea izan nahi zuela esan zionean, amak esan zion hobeto zela beste lan bat aukeratzea, baina Aitorrek idazlea izan nahi zuen eta orain konturatzen da idazlea izatea oso zaila dela.
Liburuak idazteaz gain, liburuak itzultzen ditu. Berak idatzitako lehenengo liburua “Azkorren Laguna” da eta gehiago saldu diren liburuak “Afrikako semea” eta “Amodioaren gazi – gozoak” dira. 17 urterekin Virginia Andrews idazlea gustuko zuen, 20 urterekin Virginia Woolf idazlea bere gustukoa zen, orain 49 urterekin ez daki zein idazle duen bere gustukoa.  Aitorren estiloan markatu zuena izan zen Virginia Andrewsek idatzitako “Ganbarako Loreak” liburua, berak 17 urte zituenean.
Mota guztietako liburuak idatzi ditu zeren eta txikitan oso irudimentsua baitzen. Adibidez: zientzia fikziozkoak, porno liburuak (hiru liburu idatzi ditu, garrantzitsua “Atarratzeko erregina” da),fantasiazkoak ….
“Urtegi misteriotsua” liburua egiteko gauza hauek inspiratu zitzaion: Gipuzkoan ikusi zuela aitonak adoptatu egiten zirela, Euskadin urtegi asko daudela eta koba zulo han egon zelako eta agertzen zen historia moduko ba eduki zuela.  Liburu honetako 15.000 ale baino gehiago saldu dira.
Orain Ibaizabalek esan zion bilduma idazteko, “A elkartea” izenekoa. Bilduma hau 4 liburukoa da eta abentura gaia nagusia da. Liburuak idazteko denbora gutxiago edo gehiago behar da, orrien arabera. 200 orrialdeko liburu bat idazteko 8 aste behar ditu eta 50-100 orrialdeko liburu bat idazteko soilik 2 aste edo hiru behar ditu.
Egunero, gauean, 10-11 ordutik goizaldeko 4 etara idazten du, gauean isiltasuna dagoelako. Pertsona bat liburudenda batera joaten bada eta Aitorrek idatzitako liburu bat erosten badu liburuaren prezioraren arabera dirua irabazten dute. Liburu saltzaileak eta liburuak garraiatzen dituenak %50 ematen dute, beste parte bat editorialentzako eta imprentarakokoak eta %10 idazlearentzat.
Liburuak idazteaz aparte, hitzaldiak ematen ditu, itzulpena egiten ditu (liburuekin baino diru gehiago irabazten du)…
100 liburu idatzi ditu baina haietatik 10 ez dira publikatu. Berari liburuak hitzultzea liburuak idaztea baino errezagoa da, historia ez daukazulako asmatu.
50-100 liburu itzuli ditu. Aitorrek 5 hizkuntza dakizki: euskera, esperanto, ingelesa, kaloera (higitoen hizkuntza), … Hauetatik, hiru ondo moldatzen da eta beste bi, soilik, defendatzeko. Euskarazko liburuak  beste hizkuntzetakoak baino gehiago itzuli ditu.

Nire iritzia Aitor Aranak emandako hitzaldiari buruz hau da, oso interesgarria iruditu zitzaidala, oso dibertigarria izan zela eta denbora oso azkar pasatu zitzaidala. 

MAITE L 2C

5 comentarios:

  1. Maiderrekin adoz nago, oso ondo egin duzu, baina aipatu duzuna horain ez dakiela ze idazle duen gustoko, Aitor Aranak esan zuen horain Oscar Waife idazlea duela gustoko.

    ResponderEliminar
  2. Oso luzea da,baina oso errez irakurtzen da,eta gainera Maite lan pertsonaletan beti esforzatzen da.

    ResponderEliminar
  3. Eta,Miribillako lana bidali behar dugu gmail aren bidez edo orri batean euki behar dugu?

    ResponderEliminar
  4. Eskerrik asko zuen animoengatik.

    Maite Lomas

    ResponderEliminar