1. Abiatzeko orduan: autoaren motorra inolako azeleraziorik gabe
jar daiteke martxan. Gasolina erabiltzen duten motorrak berehala hasten dira
lanean; diesela
erabiltzen dutenek, ordea, 5 segundo inguru behar izaten dituzte.
2. Lehen martxa: ibilgailua abian jartzen denean soilik erabili
behar da, eta ahalik eta arinen bigarren martxa sartu (2 segundo pasa eta gero
edo 6 metro ibili ondoren).
3. Martxak aldatzeko orduan: ahalik eta martxarik luzeenak erabili
behar dira,erregai gutxiago kontsumitzen dutelako. Kontsumorik txikiena 60 eta
80 km/h abiaduren artean gertatzen da. 120 km/h-tik gora, erregai kontsumoa
asko handitzen da. Gasolina-motorretan, 2000 eta 2500 rpm artean aldatu behar
dira martxak. Diesel motorretan, ostera, 1500 eta 2000 rpm artean.
4. Ibiltzeko orduan, ahalik eta abiadurarik uniformeena eramatea
da onena. Azelerazioak eta bat-bateko balaztatzeak saihestu behar dira, baita beharrezkoak
ez diren martxa aldaketak ere.
5. Autoa lasai geldiarazten ahalegindu behar dugu, hau da, ahalik
eta beranduen aldatu behar da martxa txikiago batera. Onena, denbora nahikoarekin oina azelerazio
pedaletik kentzea da. Hala eginez gero, autoa inertziaren indarrez ibiliko da
gelditu nahi dugun lekuraino.
6. Geldialdia minutu bat baino luzeagoa bada, komenigarria da
motorra itzaltzea.
7. Segurtasun distantzia: aurreko ibilgailuarekiko tarte egokia
utziz gero, errazagoa da abiadura uniformean ibiltzea. Horrela, erregaiaren
%10-15 aurreztuko dugu.
8. Aldapetan: aldapak jaistean, autoak duen inertziaren indarra
aprobetxatu behar da. Martxak abiadura egokitzeko soilik aldatu behar dira.
Aldapak igotzean, ostera, ahalik eta martxarik luzeena sartzen saiatu beharra
dago. Martxak aldatzeko, ibilbide lauan baino gehiago handitu behar da
motorraren biraketa abiadura.
9. Zirkulazio handia badago, hobe da astiro-astiro ibiltzea autoa gelditzea
baino.
10. Gurpilak kontu handiz puztu behar dira. Aire gehiegi badute,
finkotasuna galtzen da bihurguneetan. Aire gutxiegi badute, aldiz, erregai
gehiago kontsumitzen da.
MAITE L 2C
No hay comentarios:
Publicar un comentario