2012-10-16

KIROLARI BATEN DEKALOGOA


 KIROLARIAREN KONPROMISOAK

1.- Tratatu itzazu parte hartzaile guztiak zu tratatua izatea nahiko zenukeen bezala.
2.- Animatu itzazu zure taldekideak gauzak ateratzen ez zaizkienean. Ez ahaztu funtsezkoa zure taldekideekin batera kirola modu ludikoan egitea dela.
3.- Jokoaren arauak ikasi eta errespetatu, baita betearazteaz arduratzen diren pertsonak ere.
4.- Zure entrenatzailearen erabakiak errespetatu. Beste momentu batean erabakiaren arrazoiak azaldu ditzake. Gogoratu taldearen mesederako izango dela.
5.- Jokatu garbi. Ezbeharretatik (lesioak) ez dugu etekinik bilatu behar ezta kiroltasunik gabeko jokabideak (denbora galera, probokazioak, iruzurrak, zigorren eskaerak,…) erabili beharrik ere partidu bat irabazteko.
6.- Zure esku dagoen guztia egin ezazu kirol instalakuntzak eta materiala zaintzeko eta bere onean mantentzeko . Ez ditugu guk bakarrik erabiltzen.
7.- Egiazko garaipena entrenamendu eta partidu bakoitzean %100a ematean datza. Irabaztea edo galtzea kirolaren baitan dago.
8.- Zure aurkaria errespetatu ezazu zurea baino maila eskasagoa badu eta ospakizunak neurtu bere aurrean.
9.- Aurkariaren osasunagatik interesatu zaitez min eman badiozu eta eskatu barkamena beharrezkoa bada. Lesioaz jabetuz gero, jokoa gelditu eta epailea edo entrenatzailea ohartarazi.
10.- Taldekideak lasaitu eta barealdia berreskuratzeko esku hartu zelaian liskarrak sortzen badira.

                                                      IRATI G 2C

2 comentarios:

  1. kirolali guztiek bete behar zenuten eta orrela obeago joango ziren kirol guztiak

    ResponderEliminar
  2. Egia duzu Yaiza, kirolari guztiek betetzen baldin ba ditugu urratz hauek, kirolak oso ondo joango ziren.
    Irati G 2.C

    ResponderEliminar