Aitor Arana Legazpin, Gipuzkoako herri batean jaio zen
1963ko abenduaren 21ean. Txikitatik irudimen asko zeukan, horregatik bere
pandilan buruzagia zen. 1983tik 1987ra Legazpiko euskaltegian lan egin zuen.
1987an Bilintx sari narratiboa irabazi zuen. Handik aurrera hainbat sari
irabazi ditu. 1987an bere lehenengo liburua publikatu zuen: “Azkonarren laguna”
(Elkar). Helduentzako 3 edo 4 liburu ere idatzi ditu. 17 urterekin hasi zen
idazten, baina bere lehenengo liburua 20 urte zituenean argitaratu zen. 30 urte
darama idazten eta liburuak idaztera eraman zuen arrazoia liburuak irakurtzea
eta istorioak kontatzea gustatzen zitzaizkiola izan zen. Bere idazkiekin
bakarrik irabazten du bizitza. Euskal Herrian bakarrik 450 idazleek idazten
dute euskaraz eta haietako 12k bakarrik bere lana bezala izaten dute. 100
liburu idatzi ditu eta 100 liburu itzuli ditu gutxi-gorabehera. Liburuak
itzultzea lan hobeagoa da, gehiago kobratzen baitu. Bere idazle gogokoenak:
Virginia Andrews (17 urterekin), Virginia Wolf (28 urterekin) eta Oscar Wilde
(orain) dira. Bere bizitzan gehien hunkitu zitzaion liburua “Ganbarako Loreak” (Virginia Andrews) da.
Liburu bat idazteko aste bat nahikoa iruditzen zaio baina handia bada 1 eta 3
hilabeteren artean behar du. Bere hobby maitatuena bizikletan ibiltzea da. 5
hizkuntza daki eta bost horietan eta gehiagotan argitaratzen dira. Dakizkienak
hauek dira: euskara, erdara, esperantoa, ingelera eta kaloera. Bere liburuak
erosten ditugunean, %50a saltzaileak eta garraiolariak hartzen dute, %40a
argitaletxeak eta %10a bakarrik idazlearentzat da. Bere hurrengo proiektua 4
liburuko bilduma bat egitea da, orain
modan jarri delako, ingeleseko hitz batzuk bezala.
URTEGI
MISTERIOTSUA
Zertan datza? Mikeli Iker
anaia urtegian ito zitzaionetik, etxeko txakurrak itotako anaiaren izenean hitz
egiten dio. Zorionez, gizon bat helduko da sinetsi eta lagunduko diona:
Paxkual, bere aitona berria. Honek lagunduko dio misterioa argitzen.
Aitor Aranak liburuaren ideia
hemendik atera zuen: bera momentu hartan bizitzen ari zen herrian liburuan
agertzen den gauza berbera egiten zuen udalak: bakarrik zeuden aitona-amonak
herritar batek adoptatu ahal zituen. Urtegiarena eta mendi barruan zeuden
fosena esperientzia pertsonal batetik atera zuen.
Aitor Arana San Adrian
institutura etorri zen galderak erantzutera eta liburua aurkeztera. Niri oso
majoa iruditu zait eta gainera galdera guztiak erantzun zituen, haren arabera:
“beste idazleek ez bezala”.
“Urtegi Misteriotsua”·
liburua oso polita eta interesgarria iruditu zait. Gehien interesatu zaidana
ugarixutarren trama izan da eta zergatik hain txarto zeuden. Mendien lur-azpian
fosak zeudela ere asko gustatu zait, eta nola bere aitona berriarekin
esploratzera joaten zen.
ANDER V 2C
No hay comentarios:
Publicar un comentario