2012-03-29

ZIGARROTXOA AHOZ AHO


Zigarrotxoa ahoz aho (Kazabon, A ; Descle, 2005)


Ipuin honetan Mizelen arazoak kontatzen dira. Mizel 14 urteko mutiko bat da eta arazo asko ditu. Jendea mutikoarengandik oso txarto ari da hitz egiten, eskolan erretzen ikusi dutelako. Mutikoaren lagunak batik bat Alaitz,bere taldera bueltatzeko konbentzitzen ari dira: ¨Etorri gurekin, gurekin hobeto zaude, eta gainera futbolean segituko duzu,¨ esaten diote baina… Lortuko al du futbolean segitzea? Bueltatuko da bere lagunekin? Utziko al dio erretzeari?


(Oarroiabe.blog-etik hartua)

BERANDU, BAINA...

Gaur goizean zutaz pentzatzen eznatu naiz .Egia esanez ezin izan dut lorik egin,ezagutu nizun eguna nire buruan daukat. Ez dakit zergatik ezta nola baina zutaz maitemindu nintzen . Bakero pare bat eta quik silver -ko kamiseta hori bat zeneraman .Orain logelako lehiotik begiratzen hari naiz nola erortzen den euria,eta burura etortzen zait egun horretan gertatu zena .Zuk eta ni teiatu baten gainean etzanda ilargia begiratzen biok bakarrik. Inoiz ez naiz maitemindu horrela inorekin . Baina zuposatzen dut horrela dela bizitza egun batean zoriontzu zara eta bestean kriston mina daukazu bihotzean... baina ezin da ezer egin ez dakit zertarako egin nintzen ilusioak zuri neska politak gustatzen dizute eta ez ni bezalakoak. Egun guztietan ikusten zaitutpatiotik eta min asko egiten dit,lelotuta geratzen naiz begiratzen nola jolasten duzun.Noizbeinka begirada bat botatzen didazueta momentu batean pentsatzen dut maite nauzula baina nori engainatu nai diot ? badakit inoiz ez dela nitaz fijatuko.Ahin itzusia naiz? Bueno egia esanez... Itsusua,tontoa,leloa,lodia... Inoiz izango da nire printzipe urdina badakit egun batean nire aukera euki nuela baina galdu nuen eta ez dakizu nola zentitzen naizen zure urtebetetzean egon nintzen eta atxamar bat arrapatu zenidan ate batekin, izarrak ikusi nituen!!!! baina zuri dena barkatzen dizut . Nik obsesionatuta nengoen ea nor gustatzen zizun eta egun batean ni nintzela ezan zenidan, baina bakarrik pizka bat zen eta horrek denborarekin galdu zen. gero jendez aldatu nuen eta ya inoiz ez gara hitz egiten eta faltan botatzen dizut. Arratzalde horiek zurekin barrezka bromal egiten... egun horiek bueltatzea nahi ditut .Beti gogoan eukiko dizut maite zaitut eta hori ez du inork aldatuko segurtatzen dizut.

2012-03-22

ARGAZKIAK GORDE...

Maiatzak 19, asteartea. 22:24

Ezin dut sinetsi! Mundu guztiak daki orain nire arazoa. Maialenekin ibili nintzen hizketan, eta zin egin zidan ez zuela ezer esango. Gainera, ziur egoteko, argazkiak liburu artean gorde zituen inork topa ez zitzan. Baina ez. Gaur goizean, ohetik altxatzean, mugikorra piztu eta ez asmatu zenbat mezu eta dei galdu nituen. Eta guztuentan berdin-berdina jartzen zuen: "Baina, Ane, nola ez didazo kontatu?!" , "Benetan hori gertatzen zaizula?" edo "Lasai, hemen gaituzu denetarako". Maialen hilko dut. Bai. Eta bere gorputza zatitan moztuko dut. Horrela jakingo du zer diren benetako arazoak. Beno, lotara noa, bihar egun gogorra izango da eta.


Maiatzak 20, asteazkena. 19:36

Ai ene... Gauzak txarrera doaz. Internetetik dabiltza nire argazkiak. Baina, nor ote izan da igo dituenak? Eta nola demontre aurkituko zituen? Maialenen gelan zeuden eta! Itzalita dauka mugikorra eta ez da klasera joan. Bere ama deitu dut, baina ez dela oraindik etxetik agertu esan dit. Non sartu ote da neskatxa hau?!


Maiatzak 22, ostirala. 20:03

Beste lurralde batzuetara heldu dela jada iragarkia eta telebistan dagoela ere entzun dut. Eskerrak gure etxean ez dugula trasto hori gustuko... Ez dut uste hori gertatu denik, baina horrela bada, akabatuta nago.


Maiatzak 23, larunbata. 03:41

Loak hartu gabe nabil. Ezinezkoa da! Argazkiak, nire argazkiak! Orain planeta osotik dabiltza bueltaka. Baina, zergatik neuri? "Karma" izango da? Egia esanda, aurreko astean Coca Cola botila bat lurrera bota nuen paperontzia ondoan neukala... Baina ez dut uste horregatik izatea... Gainera, nik beti laguntzen dut jende nagusia edo arazoak dauzkan jendea. Baina, aldiz, nik arazoak dauzkadanean inork ez nau laguntzen!


Maiatzak 23, larunbata. 10:12

Loak hartu nituen egunerokoa idazten nengoela. Ja, ja, ja. Eskerrak larunbata dela eta ez dudala klasera joan beharrik... Ama ez da oraindik ohartu. Ezta aita. Hobeto, bai. Oraindik ez ditut interneteko argazkiak ikusi, ordenagailua izorratuta daukat eta. Maialenekin hitz egin dut. Eta bera ez duela ezer esan zin egin dit. Berriz ere. Ez dakit sinetsi edo ez. Bakarrik berak ikusi zituen argazkiak, eta ondo izkutatuta zeuden. Ia ezinezkoa zen aurkitzea. Gainera, Maialenen logela giltzapetuta dago.


Maiatzak 24, igandea. 17: 40

Tontolapikoa naiz. Bai. Sei egun jarraian lo egin barik, sei egun jarraian pentsatzen, sei egun jarraian... Beno, nire bizitzako sei egunik txarrenak. Maialen gixajoa. Erru osoa bota diot. Baina ez du ezer ez esan. Istorio barregarria da nirea. Bai, neure ilobei kontatzeko modukoa. Azkenean ez da hainbesterako izan. Badirudi argazki horiek ez zirela nik uste nituen aragazkiak. Baizik eta txikitan besoa apurtu nueneko argazkiak. Horregatik mezu eta dei horiek. Orain ulertzen dut dena. Horrek esan nahi du, neure benetako argazkiak ondo gordeta daudela, eta beraz, inork ez du jakingo zein den nire benetako arazoa. Maialen deituko dut, dena kontatzeko, eta aldi berean, barkamena eskatzeko. Bera delako nire lagunik onena.

ONINTZE PARRA DBH2A

2012-03-11

BEGI MARROIAK

Begi marroiak

Gaur berriro ikusi zaitut , baina ez ditut ikusi zure begi marroiak.Begiratzen eta begiratzen egon nais baina ezin izan dut.Gaur ezin izango dut zure ezpaion leunekin eta zure begi marroiekin amets egin. Oraindik ez dizut nire sentimenduak esan eta ezin dut egin .Bakarrik zure begiak ikustean ... eta nire hankak dardarka ibiltzen dira.


Gaur elurra dabil eta lehiora begiratu dut , zutaz gogoratu naiz eta nire bihotza dir-dir batean mantentzen zen .Ez zaitut oso ondo ezagutzen baina nik dakit maite zaitudala eta horrela egongo naiz nire azken etenaldia hartu arte.


Orduak pasa eta elurra oraindik ari du eta patioan zutaz pentsatzen. Nire lagunek ezin dute ulertu zer sentitzen dut baina, zuk irribarre bat eginez nik zeruan nagoela sentitzen dut.

Azkenean , zure begi marroaik ikusi ditut , niri begira daude eta irribarre bat bidali diet . Etorri zara eta ... esnatu naiz. Bakarrik amets bat zen , baina zurekin nengoen.

ZU, ZU ZARA MAITE DUDANA

Zu, zu zara nik maite dudana. Zure irudia nire buruan daukat denbora guztian…

Zugandik urrun nagoenean ahuldu egiten naizela sentitzen dut, eta bakarrik zu hurbil bazaude nire indar guztiak berrezkuratzen ditut.

Nire bizitza osoan saiatu naiz zugandik hurbil egoten, baina ez dut ezer lortu…

Galdera bat daukat buruan, denbora guztian bakarrik horretan pentsatzen dut:

Esistitzen naizela dakizu?

Zuretzak bakarrik mamu bat naiz, ez naiz esistitzen, es dut garrantzirik…

Baina nik hori badakit ez daukat zergaitik nire burua engainatu behar, ez dut zergaitik pentsatu behar zuk maite nauzula nik maite zaitudan bezala. Zergaitik?

Ezinezkoa delako, nik gehiegi maite zaitut… inor baino askoz gehiago.

Nire pentsamendi bakarra zu zarelako.

Nire amets bakarra: Zu.

Ez dakit nondik hasi sentitzen dudana esaten…

Gogokoen dudan soinua zure barrea delako.

Nire kolorerik gogokoena, zure begien kolorea.

Eta zu beti izango zarelako nire pentsamendurik politena, nire ipuinako printzea.

Betirako dena, betirako delako, eta zugandik sentitzen dudana betirako da, badakit.

Uste dut ez dakizula, ezin duzula imajinatu ezin duzula ezta pentsatu zugatik zer sentitzen dudan…

Gauza hauek idazteko gai naiz, orduan, zergatik ezin dizut zuri esan? Ez duzulako berdina sentitzen, ez gaur ez inoiz…

Bakarrik nahi dut nire buruan pasatzen dena ulertu, nire pentsamenduak ulertu.

Zergaitik batzuetan zu ahazteko gogo handiak ditudan eta beste batzuetan,ordez, zu hurbil ikustean nire begien dir-dira sentitu ahal dudan, nola nire aurpegian poliki-poliki irribarre bat agertzen den eta nola nire sabelean milaka tximeleta sentitu ahal ditudan.

Bakarrik bi hitz gehiago:

MAITE ZAITUT

BADAKIT DENA DAKIZULA

Kaixo:

Badakit dena dakizula , baina berriz azalduko dizut niretzat oso garrantzitsua baita.Egun osoan zugan pentsatzen dut , triste nagonean zuk alaitzen nauzu eta irribarre bat ateratzen didazu .Zurekin haserre nagoenean ezin dut, nire bihotza nire burua baino indartsuagoa delako, baina esango ahal banizun …

Txateatzen gaudenean, eskerrak ez duzula nire aurpegia ikusten, gorri - gorri jartzen naiz, baina elkarrizketan gehien gustatzen zaidana bukaera da ,MZ eta musuak J .Hori esatean nire bihotzak estanda egiten du .Badakit ez naizela zure gustokoa, baina kontuan izan behar duzu esan nizula eta lotsatia naizela.

Asko pentsatu nuen gure harremana ez apurtzeko ,baina esan behar nizun eta jakin behar duzu nire bihotza beti zure zain egongo dela .

Ez zara perfektua ez zait batere gustatzen onegia zarela eta batzuetan genio handiago atera beharko zenuke besteek zutaz barre ez egiteko .Aitortu behar dizut gauza on gehiago duzula gauza txar baino eta horregatik maite zaitut .Etxean bakarrik nagoenean negarrez hazten naiz zugan pentsatzen niretzat oso garrantzitsua zarelako inoiz ez konturatu arren konturatu.

Badakit zure sentimenduak eta nireak ez direla berdinak baina espero dut urteak pasa ahala konturatzea , lehen esan dizudan bezala, nire bihotza irekita daukazu MAITE ZAITUDALAKO !!!

BETIKO!

Kaixo maitea:

Asko maite zaitut horregatik gutun hau idatzi dizut.

Nire bizitzako lehenengo pertsona zara. Zugatik altxatzen naiz egunero umore onarekin. Nire bizitza ez da berdina zu gabe. Beti nago zutaz pentsatzen eta ezin dut zure aurpegia burutik kendu. Ezagutu ginen lehenengo egunetik maitemindu egin naiz zutaz eta inoiz ez naiz zutaz ahaztu. Zu nire bizitzaren onena zara eta ez nintzakete egongo hemen zugandik izan ez balitz MAITE ZAITUDALAKO!!!!

Zure begiak diamanteak bezalakoak dira, oso politak eta nire ustez oso maitagarria zara. Zu nire bihotzaren zati osoa zara. Ni zugatik naiz horrelakoa, bestela ez nintzateke horrelakoa izango. Ez dakit zuk berdin pentsatzen duzun nitaz, baina berdin dit, asko maite zaitudalako. Ikusi ala ez ikusi, ez zaitut ahaztuko. Eta orain ezin naiz bizi zu gabe.

Asko maite zaitut!!!

Musu handi bat.

Betirako!!

2012-03-08

ZU NIRE BAITAN

ZU NIRE BAITAN

Betidanik maite izan zautut baina zu ez haurkitzean nire ametsari uko egin izan behar nion. Baina orain zu berriro ikustean ni berriro itxaropentxu altzatzen naiz goizeetan.

Gaur klasean zu begiratzen egon naiz denbora guztian eta ez naiz oso arreta egon klasean. Ezin naiz horrela egon denbora guztian zeren eta ezin dut nire etorkizuna bertan bera utzi baina bestalde ezin dut zu begiratzeari utzi.Ezdakit zer egingo dudan ze zure utsean ez naiz pertsona oso bat erdia baizik. Ez dakit zer egingo nuen zu ez bazeunden baina ez dut hori pentsatu nai ze badakit momentu batean edo bestean gertatuko

dela.

Zu gabe ezin naiteke bizi zu zara nire argia nire bizitzeko amodio bakarrazara eta ezin naiteke zu gabe bizi. Ikusi zintudan egunean ni jakin nuen nire patua zu zinela eta zurekin pasa behar nuela nire bizitza osoa.

Egunero beriratzen nauzu baina nik ez zaitut ikusten begi berberekin nik maite zaitut eta ez zitut inorekin partekatuko.

Baina arazoa da ea zu ni maite naizun eta ez nago prest zure erantzuna jakiteko ze ez ditu espektatiba onak nabaritzen gai onetas azkenean uste dut nik ez zaitudala merezi eta horregatik uste dut maitasunezko gutun hau betiko agur bat bihurtuko dela badakit gure hartean ez dela inoiz ezer egon baina ni unibertsitatera noa eta ez zaitut inoiz berriro ikusiko. Pena da gure hartean ez dela ezer sortu oso polita izan al zelako.

Bueno eta onekin agur esan nahi dizut eta beti gogoan izango eta zaitudala inoiz ahaztuko ze nire barnean dakit egunen batean elkartuko garela eta oso polita izan go dela baina ordurarte agur.

Xiker Beas Lanz

DBH 2.C

Sanadrian

2012-03-07

ZUENTZAT

ZUENTZAT:

HONA HEMEN NIRE EGUNEROKOAREN ZATI BAT

Kaletik noanean eta jendea bikoteka ikusten dudanean. Bakarrik eta huts sentitzen naiz. Zerbait edo norbait falta zaidala uste dut, baina zer? Zalantza honek burua jaten dit gau eta egun.(...)

Jada teoria bat daukat, baina nire zalantzak ditut falta zaidana dela zehazki. Nire teoria honelakoa da: bikotea falta zait. Oraindik nor zaren ez dakidanez, “ZU” deituko dizut. Baina nire oraingo zalantza erantzuteko zailagoa da; “ZU” nor zara? Nongoa? Nolakoa? Ezin izango dut honela bizi, horrexegatik “ZU” bilatzea erabaki dut. (...)

Baina non bilatzen hasiko naiz bilatzen? Ez dakit. Agian hurbilenetako neska bat zara...

EZ, EZ NAIZ ETSIKO “ZU” NOR ZAREN JAKIN ARTE. Nire bizitza emango nuke “ZU” nor zaren jakiteko.egia esanda, ia-ia nire bizitza bertan behera utzi dut, ez diet lagunei kasu egiten, ez dut ikasten, gutxi jaten dut...

Teoria berri bati bueltak eman dizkiot, “ZURETZAT ”nire maitasuna izan beharrean, “ZUENTZAT” (nire lagunentzat) da. Orain ez dizuedala kasu egiten, asko estimatzen zaituztet eta nire maitasuna zuentzako dela konturatu naiz. Nik maite zaituztet, baina zuek?(...)

Konturatu egin naiz, lagunak momentu on eta txarretan egon zaretela eta azken bolada honetan bolada honetan ea naizela zuekin egon segundo bat ere. Bikotearena berdin dit, zuek maite zaituztet, lagunak munduko gauzarik inportanterik zaretelako.

POSDATA: Beriz laguna izan ahal gara?

Musu handi bat

ZU ZARA NIK NAHI DUDANA

Kaixo laztana:

Egunak pasa konturatu egin naiz zeu zarela nire ametsetako mutila. Zu zara nire bizitza, zuregatik altzatzen naiz goizero, zeure begirada eta nirea ea noiz elkartzen diren asmoz. Txikitatik ezaguntzen gara elkar , baina inoiz ez naiz konturatu zeure edertasunaz. 2010eko irailaren 7an konturatu nintzen zu zinela eta ez beste inor zuk bakarrik. Zu ikustean bizitza osoa nire aurretik ikusi nuen pasatzen, hau da, zure ondoan.

Gertu zaitudanean sabela tximeletaz beterik daukadala dirudi, kili-kiliak bezalakoak.

Noiz konturatuko zara maite zaitudala? Ia 3 urte daramatzat zu maitatzen. Hainbat esfortzu egin eta ez zara konturatzen… Gau eta egun guztietan nire buruan dagoen gauza bakarra zu zara; negar eginez gero, zugatik izango da ez beste inorengatik, zu bakarrik maite zaitudalako .

Batzuetan pentsatzen dut nekatu nauela zure atzetik ibiltzeak, baina beste batzuetan gauza positiboak ere badaudela pentsatzen dut , eta ez naizela etsituko zerbait lortu arte, zeure ondoan egon arte. Zu nire besoetan egotea pentsatzeak neskarik zoriontsuena egiten nau.

Zenbat emango nuke zeure buruan bueltaka zer dagoen jakiteko ! Noizean behin nitaz gogoratzea edo nigan pentsatzea nahiko nuke.

Oraintxe bertan hainbat gauza dauzkat zuri esateko, baina ez didazu ezta aukera bat ematen zugana hurbiltzeko eta hitzegiteko . Batzuetan, hurbil zaudenean, besarkada handia eta musukatzeko gogoak zabaltzen zaizkit, baina ez naiz ausartzen ezta besarkada bat ematen .

Zurekin amets egiten dudanean ezin dut irribarrea nire ahotik kendu , ezinezkoa egiten zait. Ametsetan gertatzen zaidan guztia benetan gertatuko balitz, oso zoriontsua izango nintzateke. Esnatzen naizenean guztia gezur bat dela ikusteak, mina egiten dit.

Klaseak bukatzean, zu ez zaudela ikustean, hurrengo eguna ailegatzeko gogo handiak zabaltzen zaizkit. Zuk ikusteak indarrak ematen dizkit egunak aurrera eramateko.

Zurekin sentitzen dudana ez dut inoiz sentitu beste mutil batekin, horregatik nahi dut zurekin egotea bizitza osoz, MAITE ZAITUDALAKO !!!

Gutun hau irakurtzean zeure buruan dauden ideiak aldatzea espero dut, baina hori zure esku dago.

Ba, beno, laburpenean asko maite zaitudala eta ez zaitudala ihes egiten utziko !!!

EZ DA ERRAZA

Hau kanporatzea ez da bat ere erraza, baina ausardi handiarekin lortu izan dut. Ez nuen zure beharrik eskatu, ezta zure ahotsa egunero entzuteko beharra eskatu, ezta zure laztanik behar, baina mundua horrela da. Egunero zu bila joaten naiz handik hemendik, bakarrik zure aurpegia berriz ikusteko, zu irribarretsu ikus harren dena hemango nuen. Ez dago modurik nire burutik zure irudia kentzeko, niretzako airea baino beharrezkoa zara bizitzeko. Tamalez hau ez da nire ametsetako mundua bezala, nik ez naiz printzea ,ezta zuk nire printseza. Zu beste batekin ikustea sastada bat baino mingarria da. Zutaz pentsatsen ari naizenean, lotsatsen naiz, norbait ikusten badit horrelako egoera batean ni erotutoa nagoela pentsako zuen, baina ni ez nago burutik jota, nik zuregatik erotuta nago. Ez dakit gure bideak gurutzaturik badauden,baina badakit ez dela erraza zure faltarekin bizitzea. Zurekin egotea, bizitza berriz etortzea bezala da. Batzuetan pentsatsen dut bide errazena zutaz ahazta da, baina ez daukat indarrik hoerretarako, zu nire barruan asko zara eta. Bakarrik esan nahi nizun dakizuna, asko maitatzen zaitudala.

AITORPENA

Kaixo:

Hau ez da eskutitz bat maitatzea eskatzeko, aitorpena baizik, zenbat maite zaitudan airtortzeko, benetako amodiozko eskutitza, non ez dizudan ezer ere ez eskatzen. Arraroa da hau dena sentitzea, tximiletak gorrotatzera ailegatu naiz. Badakizu zergatik? Gorroto ditudalako tripan egiten dizkidateen kilimak, gorroto dut negar egitea egun guztietan era irribarre egitean ikusten zaitudanean. Badakizu zer nahi dudan momento honetan? Benetan nahi dudana? Zure poztasuna, bai zurea, zu pozik bizitzea nahi dut, ez dit axola nirekin edo beste persona batekin, hori da benetako amodioa.

Badakit erotzeko gauza bat dela zuk ni maitazea, baina ez naiz etsituko. Nahiz eta batzuetan joaten utzi, zuk ahaztu, oroitzapena gogoratu eta bizitako momentuetan pentsatu, saiatzen jarraituko dut maite zaitudalako, eta badakit aitzaki arruenta dela, baina bakarrik egia esaten dizut. Nire bihotzak taupadatzen duenean, zuregatik da, zuk nahi gabe bera bizirik mantentzea lortzen duzu.

Zu gorrotatzen saiatu naiz, gorroto izan dut ez naizela gauza zu ahazteko, gorroto izan dut zurekin gau guztiak amestea, gorroto izan dut mila persona bihurtzea ia edozen maite duzun, gorroto ditut zure zeharkakoak, gorroto dut hainbeste aldatzen duzuna momentu guztietan, gorroto ditut zure arrazoiak, gorroto dut hainbeste min egitea, eta gehiago gorroto dudana zu ez dudala lortzen gorrotatzea da, ezta pixka bat ere. Sentimendu desberdin asko sentitu ditut, badirudi jada ez dudala nire burua ezagutzen.

Batzuetan tontoa naizela pentsatzen dut mutil bat maite dudalako eta bera seguruenik ez duela nigan pentsatzen minutu bat ere ez. Baina nork daki? Agian momentu honetan berdina egiten ari zara, baina... ez dakit, ilusiorik ez egitea nahiago dut.

Uste dut hau ez duzula inoiz irakurriko, ez nintzen ausartuko, sekretuan gordeko dut, beti egin dudan bezala. Sentimenduak gordetzea ez da ona, baina kasu honetan arau hori ez dut beteko. Antzezlari ona naizela pensatzen ari naiz, ez dut sinisten zuk oraindik ez jakitea edo nabaritzea. Alde on bat dauka, baina alde txar bat ere bai. Momentu batzuetan nahi nuke zuk jakitea zer sentitzen dudan, gorroto izan dudana jakitea, umore aldaketak, baita zenbat negar egin dudan ere. Zertarako? Zertarako hainbeste min? Erantzuna: ezertarako ez.

Bakarrik hau egiten dut... nola esan ahal dut? Liberatzeko uste dut, bai hori da, liberatzeko. Ez dakit zer egiten ari zaren orain, baina ni hemen nago, eskutitz hau idazten, nire sentimendu guztiekin. Ez dakit zergatik, baina beti eskutitzak idazten dizkizudanean, musika tristea entzuten dut. Abestia amaitu da. Ez dago ezer gehiago esateko.

PD: Maite zaitut.

URA BEZAIN EDERRA

URA BEZAIN EDERRA

Ez dakit zure pentsamenduak zer esaten duen, baina, badakit nolakoa zaren, zer gustuko duzun, zer ez. Niretzako informazio onek mundu honetatik bizirik irauteko balio dit. Etxera heltzerakoan beti imajinatzen dut nolakoa izango zen nire bizitza zure alboan, nolakoa izango zen bizitza zugandik hurrun. Gainera niretzat itsasoa bezalakoa zara, hain ederra, hain ikusgarria, misterioz betea.

Nire etxeko leihoetatik ikusten den itsasoa zu bezalakoa da, hain lasaia, hain ederra. Ez dut imajinatu nahi noiz joango zaren. Badakit beste hiri batera zoazela, beste jendea ezagutzera, beste lagun batzuk egitera. Baina oraindik denbora falta da, zu maitemintzeko denbora, zurekin egoteko denbora, eta horrela joaterakoan, bueltatuko zarela jakingo dut.

Beti, ohean sartu eta zurekin amesten dut, amets hori nire bihotzean gordetzekoa da, nire logelan dagoen altxorrean gordetzeko modukoa. Baina gertatzen dena da ez dudala nahi amets hori gordetzea, niretzako geratzea, ezkutatuta geratzea. Nik nahi dudana da zurekin aprobetxatzea. Denbora osoan zure ahotsa entzutea eta ezpainetan musu bat ematea. Zurekin egotea eguzkia mendien atzetik ateratzerakoan eta itsasoaren atzetik ipintzerakoan; egun horiek zoragarriak izango dira.

Oraindik ikusten zaitut, hain ederra, hain polita. Ikusgarria zara, nire bizitzan argi bat piztu duzu ez itzaltzeko asmoarekin, egun guztietan zu ikusten zaitudanean, argi hori gehiago ete gehiago pizten da, eztanda egingo balu bezala, baina nik hori ez dut nahi. Ez naiz gogoratzen noiztik maiteminduta nagoen zurekin, baina badakit amodio hau ez dela inoiz amaituko, eta hori garrantzitsuagoa da.

Txikitatik ezagutzen zaitut, txikiak ginenean elkarrekin jolasten genuen. Baina eskolara joan behar izan genuenean gure bideak norabide ezberdina zuten. Orain, bizitzaren gauzengatik berriro elkartu gara, eta ez naiz inoiz zure bidetik aterako.

Nire bihotzak esaten duena egingo dut, eta honek esaten dit zugandik ez urruntzeko. Bizitza noizbait amatuko da, baina momentu hura heltzerakoan zurekin egon nahi dut, besarkada bat ematen, edota bihotzak esaten badit musu bat emango dizut.

2012-03-05

ITXAROTEN

Atzo zurekin facebuken hitz egin nuenean, zu nire alboan egotea nahi nuen eta musu bero bat ematea etorri zidan nire burura. Pentsatzen nuen hori ezinezkoa zela. Egun horretan zinera joateko geratu ginen zubiarten. Momentu horretatik nekien zuk pizkatxo bat maite ninduzula eta ez nuen iñoiz utzi zu maitatzeari, zure abotsa entzuteari ezta, zuri itsaroteari. Urte batzuk itxaroten zure bihotza eta azkenik lortu nuen zure bihotza nirengan ipintzea eta zuk lortu zenituen nire musuak. Gaur- egun geratzen garenean, musuak, sentimenduak eta gehiena, maitasuna bidaltzen diogu elkarri. Orain akordatzen naiz egun horiek hondartzara joaten gineneana eta lio batzuk eduki genituenean, eguzkiak okasoa egiten zuenean eta esaten nizunean maite zintudala zuk nire begira finko begiratzen zenidan eta esan zenidan NIK ZU ERE MAITE ZAITUT.

ZUGAN PENTSATZEN

zugan pentsatzen

kaixo laztana:

Jaikitzen naizenetik zugan pentsatzen dut ,oraindik ez zaitut ezagutu baina ametsetan ikusten zaitudan bezala bizitza errealean ikusi nahi zaitut.

Esaten dute perfekzioa aurkitzea ezinezkoa dela, baina nik aurkitu dudala uste dut;zure begi handiak ,zure ile polita,zure ezpain haragitsuak…Oraindik zure bihotza ez dut ezagutu, baina espero dut zure begiak bezain handia izatea.

Ametsetan zurekin jolasten dut, zurekin barre egiten dut,zurekin negar egiten dut. Batzutan hondartzatik, itsas ertzetik ibiltzen edota menditik elkarrekin paseatzen gabiltzala iruditzen zait. Asko maite zaitut,nire bizitza beste maite zaitut.

Gu biok Parisera joatea gustatuko litzaidake, paseatzera ,hiria ikustera…Gainera Paris maiteminduen hiria dela esaten dute, ea zu nitaz maitemintzen zaren ni zutaz nagoen bezala.Nik zurekin egon nahi dut bizitza amaitu arte,nik beti babestuko zaitut, ez diot inori zuri min egitea utziko.

Ikusten zaitudanean neure sabelatik inurriak sentitzen ditut eta oilo azala jartzen zait.Nire alboan nahi zaitut betiko .Ez dakizu zenbat maite zaitudan!!!!!!

2012-03-01

ZERGATIK JOAN ZARA HAIN AZKAR?

ZERGATIK JOAN ZARA HAIN AZKAR?

Zergatik joan zara hain azkar? Gutaz zaintzen geratu behar zinen. Azkenean joan zara. Orain burura etortzen zaizkit zure ondoan bizitako momentuak. Egunero eskolatik etortzen nintzenean galdetu egiten zenidan ea zelan pasatu nuen eguna… ez nizun inoiz maite zaitut bat esan, baina egunero elkarri erakusten genion maite ginela; bronka bakoitzean edota telebistako mandoagatik borrokatzen ginenean. Orain ez dakit entzungo didazun, baina zuk beti esaten zenidan sahiatzeagatik ez zela ezer gertatzen, eta orain esaten dizut MAITE ZAITUT!

Oraindik ez dut sinetsi joan zarenik. Azkenean konturatzen hasi naiz, zure bidai amaigabean murgildu zarela eta ez zarela inoiz gehiago bueltatuko. Faltan botatzen zaitut, badakit ondo zaudela, zauden tokian amamarekin elkartu zarelako.

Egunero oroitzen naiz zutaz; zure txantxetaz, zure aholkuetaz…

Familia guztia mahai-inguruan jartzen garenean zuretzako leku bat uzten dugu eta zure argazki bat ipintzen dugu, zutaz inoiz ez hasteko.

Beno beharbada ez nauzu ondo entzun lehen, horregatik berriro esango dizut; MAITE ZAITUT!

NOR-NORK ONDORIOA LEHEN

NOR-NOK ONDORIOA LEHEN

NI

HI

HURA

GU

ZU

ZUEK

HAIEK

NIK

HINDUKEDAN

NUKEEN

ZINTUZKEDAN

ZINTUZKETEDAN

NITUZKEEN

HIK

NINDUKEAN/

NINDUKENAN

HUKEEN

GINTUZKEAN

GINTUZKENAN

HITUZKEEN

HARK

NINDUKEEN

HINDUKEEN

ZUKEEN

GINTUZKEEN

ZINTUZKEEN

ZINTUZKETEN

ZITUZKEEN

GUK

HINDUKEGUN

GENUKEEN

ZINTUZKEGUN

ZINTUZKETEGUN

GENITUZKEEN

ZUK

NINDUKEZUN

ZENUKEEN

GINTUZKEZUN

ZENITUZKEEN

ZUEK

NINDUKEZUEN

ZENUKETEN

GINTUZKEZUEN

ZENITUZKETEN

HAIEK

NINDUKETEN

HINDUKETEN

ZUKETEN

GINTUZKETEN

ZINTUZKETEN

ZINTUZKETETEN

ZITUZKETEN

HITZ APROPOSEN BILA

AMODIOZKO GUTUNA

Zuretzako gutunak berridazten eman dut eguna, hitz aproposak bilatzen, buruari bueltak ematen...

Nigana zatozen bakoitzean zerbait sentitzen dut bihotzean. Gure begiradak elkartzen direnean zerbait sentitzen dut une batean, hiru segundu, hiru segunduko begirada batek nire bihotzaren taupadak gehitzen ditu. Hain hurbil zaudela jakinda ere ez naiz kapaza ezer esatera...

Zutaz maiteminduta nagoela ziurtazunez dakit, baina zugandik hurbil nagoen bakoitzean hitzak buruan nahasten zaizkit. Zurekin nagoenean ziur sentitzen naiz alai eta pozik baina nigandik aldentzen zarenean zurekin berriro ikustea dut segunduro pentsamenduan.

MAITE ZAITUT!! Ohiukatu nahiko nuke inork entzutearen beldurra alde batean utziz.

Elkarrekin bizi ditugun momentuak ez ditu haizeak eramango nire oroimenean gogor finkatu zirelako

Ametsak lapurtzen dizkidazu gauero, haietan sartzen zara ezustean eta errealitate bihurtzea nahiko nuke begietara beldurrik gabe begiratu ahal izateko. MAITE ZAITUT eta hori ez du inork aldatuko. (L)

BAKARDADEAN SENTITZEN NAIZ

Kaixo maitea.

Astero bakardadean sentitzen naiz;zuri ez dizudalako aurpegia ikusten.Egunero,jende artean joaten naiz zuri bilatzen,baina ez zaitut aurkitzen.Nire bihotzeko alde bat pentsatzen du zuk ez duzula nahi niri ikusi,niri besarkatu, niri musuak eman eta triste ipintzen naiz.Baina nire bihotzeko beste aldea pentsatzen du zuk ere niri zabiltzala bilatzen,nire aurpegia eta nire ezpainak ukitu nahi dituzula eta hori esperantza gehiago ematen dit zuri aurkitzeko.

“Ez dakit nor zaren ezta nola zaren,baina badakit nik maite zaitudala eta zuk niri ere”.

Nahaste-borraste bat daukat buruan,baina nire bihotza sentitzen duena ezin da deskribatu eta sentitzen duena ni maite zaitudala da.Oraindik esperantza daukat zuri aurkitzeko,baina urteak eta urtaroak pasatzen dira eta ez zaitut aurkitzen,baina oraindik daukat zure aurpegia nire ametsetan eta nire buruan.Ikusten dut nola nire bizitza pasatzen doan heinean,ez zaitut nire ondoan.Nik zure ezpainak,zure aurpegi borobila ukitu,zure begiak ikusi eta zure hots leuna entzun nahi ditut.

Nik maite zaitut eta espero dut zuk ere.