2012-03-07

ZUENTZAT

ZUENTZAT:

HONA HEMEN NIRE EGUNEROKOAREN ZATI BAT

Kaletik noanean eta jendea bikoteka ikusten dudanean. Bakarrik eta huts sentitzen naiz. Zerbait edo norbait falta zaidala uste dut, baina zer? Zalantza honek burua jaten dit gau eta egun.(...)

Jada teoria bat daukat, baina nire zalantzak ditut falta zaidana dela zehazki. Nire teoria honelakoa da: bikotea falta zait. Oraindik nor zaren ez dakidanez, “ZU” deituko dizut. Baina nire oraingo zalantza erantzuteko zailagoa da; “ZU” nor zara? Nongoa? Nolakoa? Ezin izango dut honela bizi, horrexegatik “ZU” bilatzea erabaki dut. (...)

Baina non bilatzen hasiko naiz bilatzen? Ez dakit. Agian hurbilenetako neska bat zara...

EZ, EZ NAIZ ETSIKO “ZU” NOR ZAREN JAKIN ARTE. Nire bizitza emango nuke “ZU” nor zaren jakiteko.egia esanda, ia-ia nire bizitza bertan behera utzi dut, ez diet lagunei kasu egiten, ez dut ikasten, gutxi jaten dut...

Teoria berri bati bueltak eman dizkiot, “ZURETZAT ”nire maitasuna izan beharrean, “ZUENTZAT” (nire lagunentzat) da. Orain ez dizuedala kasu egiten, asko estimatzen zaituztet eta nire maitasuna zuentzako dela konturatu naiz. Nik maite zaituztet, baina zuek?(...)

Konturatu egin naiz, lagunak momentu on eta txarretan egon zaretela eta azken bolada honetan bolada honetan ea naizela zuekin egon segundo bat ere. Bikotearena berdin dit, zuek maite zaituztet, lagunak munduko gauzarik inportanterik zaretelako.

POSDATA: Beriz laguna izan ahal gara?

Musu handi bat

4 comentarios:

  1. Asko gustatu zait gutun hau! Ez dakit nork idatzi dueen, baina bera moduan pentsatsen dut.
    Gauza bat Agurtzane, zerbait idazten badugu euskaraz eta e-mail baten bidez bidaltzen badizugu blogera igo ahal duzu? Agur!
    Egoitz Mojas 2.C

    ResponderEliminar
  2. oso polita, asko gustatu zait.
    Nire gustukoena izan da, nire uztez!!

    ResponderEliminar
  3. buaa oso polita!!! zelako irudimena, izan duen idatzi duena ,harrituta nago :)

    ResponderEliminar
  4. Ze polita den!!Idatzi duenak bere sentimenduak ondo baino obeto ezagutzen ditu.Asko gustatu zait. :D

    ResponderEliminar