2012-03-07

EZ DA ERRAZA

Hau kanporatzea ez da bat ere erraza, baina ausardi handiarekin lortu izan dut. Ez nuen zure beharrik eskatu, ezta zure ahotsa egunero entzuteko beharra eskatu, ezta zure laztanik behar, baina mundua horrela da. Egunero zu bila joaten naiz handik hemendik, bakarrik zure aurpegia berriz ikusteko, zu irribarretsu ikus harren dena hemango nuen. Ez dago modurik nire burutik zure irudia kentzeko, niretzako airea baino beharrezkoa zara bizitzeko. Tamalez hau ez da nire ametsetako mundua bezala, nik ez naiz printzea ,ezta zuk nire printseza. Zu beste batekin ikustea sastada bat baino mingarria da. Zutaz pentsatsen ari naizenean, lotsatsen naiz, norbait ikusten badit horrelako egoera batean ni erotutoa nagoela pentsako zuen, baina ni ez nago burutik jota, nik zuregatik erotuta nago. Ez dakit gure bideak gurutzaturik badauden,baina badakit ez dela erraza zure faltarekin bizitzea. Zurekin egotea, bizitza berriz etortzea bezala da. Batzuetan pentsatsen dut bide errazena zutaz ahazta da, baina ez daukat indarrik hoerretarako, zu nire barruan asko zara eta. Bakarrik esan nahi nizun dakizuna, asko maitatzen zaitudala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario