2012-03-01

ZERGATIK JOAN ZARA HAIN AZKAR?

ZERGATIK JOAN ZARA HAIN AZKAR?

Zergatik joan zara hain azkar? Gutaz zaintzen geratu behar zinen. Azkenean joan zara. Orain burura etortzen zaizkit zure ondoan bizitako momentuak. Egunero eskolatik etortzen nintzenean galdetu egiten zenidan ea zelan pasatu nuen eguna… ez nizun inoiz maite zaitut bat esan, baina egunero elkarri erakusten genion maite ginela; bronka bakoitzean edota telebistako mandoagatik borrokatzen ginenean. Orain ez dakit entzungo didazun, baina zuk beti esaten zenidan sahiatzeagatik ez zela ezer gertatzen, eta orain esaten dizut MAITE ZAITUT!

Oraindik ez dut sinetsi joan zarenik. Azkenean konturatzen hasi naiz, zure bidai amaigabean murgildu zarela eta ez zarela inoiz gehiago bueltatuko. Faltan botatzen zaitut, badakit ondo zaudela, zauden tokian amamarekin elkartu zarelako.

Egunero oroitzen naiz zutaz; zure txantxetaz, zure aholkuetaz…

Familia guztia mahai-inguruan jartzen garenean zuretzako leku bat uzten dugu eta zure argazki bat ipintzen dugu, zutaz inoiz ez hasteko.

Beno beharbada ez nauzu ondo entzun lehen, horregatik berriro esango dizut; MAITE ZAITUT!

No hay comentarios:

Publicar un comentario