2012-03-11

ZU, ZU ZARA MAITE DUDANA

Zu, zu zara nik maite dudana. Zure irudia nire buruan daukat denbora guztian…

Zugandik urrun nagoenean ahuldu egiten naizela sentitzen dut, eta bakarrik zu hurbil bazaude nire indar guztiak berrezkuratzen ditut.

Nire bizitza osoan saiatu naiz zugandik hurbil egoten, baina ez dut ezer lortu…

Galdera bat daukat buruan, denbora guztian bakarrik horretan pentsatzen dut:

Esistitzen naizela dakizu?

Zuretzak bakarrik mamu bat naiz, ez naiz esistitzen, es dut garrantzirik…

Baina nik hori badakit ez daukat zergaitik nire burua engainatu behar, ez dut zergaitik pentsatu behar zuk maite nauzula nik maite zaitudan bezala. Zergaitik?

Ezinezkoa delako, nik gehiegi maite zaitut… inor baino askoz gehiago.

Nire pentsamendi bakarra zu zarelako.

Nire amets bakarra: Zu.

Ez dakit nondik hasi sentitzen dudana esaten…

Gogokoen dudan soinua zure barrea delako.

Nire kolorerik gogokoena, zure begien kolorea.

Eta zu beti izango zarelako nire pentsamendurik politena, nire ipuinako printzea.

Betirako dena, betirako delako, eta zugandik sentitzen dudana betirako da, badakit.

Uste dut ez dakizula, ezin duzula imajinatu ezin duzula ezta pentsatu zugatik zer sentitzen dudan…

Gauza hauek idazteko gai naiz, orduan, zergatik ezin dizut zuri esan? Ez duzulako berdina sentitzen, ez gaur ez inoiz…

Bakarrik nahi dut nire buruan pasatzen dena ulertu, nire pentsamenduak ulertu.

Zergaitik batzuetan zu ahazteko gogo handiak ditudan eta beste batzuetan,ordez, zu hurbil ikustean nire begien dir-dira sentitu ahal dudan, nola nire aurpegian poliki-poliki irribarre bat agertzen den eta nola nire sabelean milaka tximeleta sentitu ahal ditudan.

Bakarrik bi hitz gehiago:

MAITE ZAITUT

1 comentario:

  1. a ze polita den amodiozko ipuin hau!!! nork egin duen jakingo banu zorionak emango nizkioke. Eta nire ustea oso ondo eginda dago!

    ResponderEliminar