URA BEZAIN EDERRA
Ez dakit zure pentsamenduak zer esaten duen, baina, badakit nolakoa zaren, zer gustuko duzun, zer ez. Niretzako informazio onek mundu honetatik bizirik irauteko balio dit. Etxera heltzerakoan beti imajinatzen dut nolakoa izango zen nire bizitza zure alboan, nolakoa izango zen bizitza zugandik hurrun. Gainera niretzat itsasoa bezalakoa zara, hain ederra, hain ikusgarria, misterioz betea.
Nire etxeko leihoetatik ikusten den itsasoa zu bezalakoa da, hain lasaia, hain ederra. Ez dut imajinatu nahi noiz joango zaren. Badakit beste hiri batera zoazela, beste jendea ezagutzera, beste lagun batzuk egitera. Baina oraindik denbora falta da, zu maitemintzeko denbora, zurekin egoteko denbora, eta horrela joaterakoan, bueltatuko zarela jakingo dut.
Beti, ohean sartu eta zurekin amesten dut, amets hori nire bihotzean gordetzekoa da, nire logelan dagoen altxorrean gordetzeko modukoa. Baina gertatzen dena da ez dudala nahi amets hori gordetzea, niretzako geratzea, ezkutatuta geratzea. Nik nahi dudana da zurekin aprobetxatzea. Denbora osoan zure ahotsa entzutea eta ezpainetan musu bat ematea. Zurekin egotea eguzkia mendien atzetik ateratzerakoan eta itsasoaren atzetik ipintzerakoan; egun horiek zoragarriak izango dira.
Oraindik ikusten zaitut, hain ederra, hain polita. Ikusgarria zara, nire bizitzan argi bat piztu duzu ez itzaltzeko asmoarekin, egun guztietan zu ikusten zaitudanean, argi hori gehiago ete gehiago pizten da, eztanda egingo balu bezala, baina nik hori ez dut nahi. Ez naiz gogoratzen noiztik maiteminduta nagoen zurekin, baina badakit amodio hau ez dela inoiz amaituko, eta hori garrantzitsuagoa da.
Txikitatik ezagutzen zaitut, txikiak ginenean elkarrekin jolasten genuen. Baina eskolara joan behar izan genuenean gure bideak norabide ezberdina zuten. Orain, bizitzaren gauzengatik berriro elkartu gara, eta ez naiz inoiz zure bidetik aterako.
Nire bihotzak esaten duena egingo dut, eta honek esaten dit zugandik ez urruntzeko. Bizitza noizbait amatuko da, baina momentu hura heltzerakoan zurekin egon nahi dut, besarkada bat ematen, edota bihotzak esaten badit musu bat emango dizut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario