Aitor Arana, 2012ko urriak 19an San Adrian Institutura
etorri zen, 2DBHko ikasleei hitzaldi bat ematera “Urtegi misteriotsua”
irakurritako liburuari buruz.
Aitor Gipuzkoan, Legazpin, hain zuzen, jaio zen. Orain, 49
urte ditu eta Azpeitian bizi da. Duela
27 urte ezkondu zen.
Bere
ustez, 450 euskarazko idazletik, soilik, 12 idazle idazten bizi dira. Gainerakoek
idazteaz gain beste lan bat daukate. Aitor, idazteaz bizitzen da.
Aspalditik hasi zen idazten, hain zuzen ere,
17 urterekin eta 20 urterekin, berriz, liburuak idazten. Aitor hasi zen idazten
arrazoi hauengatik: gauza asko euskaraz ez zeudelako eta berak irakurtzea
gustukoa zuelako.
Aitorrek bere amari
idazlea izan nahi zuela esan zionean, amak esan zion hobeto zela beste lan bat
aukeratzea, baina Aitorrek idazlea izan nahi zuen eta orain konturatzen da
idazlea izatea oso zaila dela.
Liburuak
idazteaz gain, liburuak itzultzen ditu. Berak idatzitako lehenengo liburua “Azkorren
Laguna” da eta gehiago saldu diren liburuak “Afrikako semea” eta “Amodioaren gazi
– gozoak” dira. 17 urterekin Virginia Andrews idazlea gustuko zuen, 20
urterekin Virginia Woolf idazlea bere gustukoa zen, orain 49 urterekin ez daki
zein idazle duen bere gustukoa. Aitorren
estiloan markatu zuena izan zen Virginia Andrewsek idatzitako “Ganbarako Loreak”
liburua, berak 17 urte zituenean.
Mota
guztietako liburuak idatzi ditu zeren eta txikitan oso irudimentsua baitzen.
Adibidez: zientzia fikziozkoak, porno liburuak (hiru liburu idatzi ditu, garrantzitsua
“Atarratzeko erregina” da),fantasiazkoak ….
“Urtegi
misteriotsua” liburua egiteko gauza hauek inspiratu zitzaion: Gipuzkoan ikusi
zuela aitonak adoptatu egiten zirela, Euskadin urtegi asko daudela eta koba
zulo han egon zelako eta agertzen zen historia moduko ba eduki zuela. Liburu honetako 15.000 ale baino gehiago saldu
dira.
Orain
Ibaizabalek esan zion bilduma idazteko, “A elkartea” izenekoa. Bilduma hau 4
liburukoa da eta abentura gaia nagusia da. Liburuak idazteko denbora gutxiago edo
gehiago behar da, orrien arabera. 200 orrialdeko liburu bat idazteko 8 aste
behar ditu eta 50-100 orrialdeko liburu bat idazteko soilik 2 aste edo hiru
behar ditu.
Egunero,
gauean, 10-11 ordutik goizaldeko 4 etara idazten du, gauean isiltasuna
dagoelako. Pertsona bat liburudenda batera joaten bada eta Aitorrek idatzitako
liburu bat erosten badu liburuaren prezioraren arabera dirua irabazten dute.
Liburu saltzaileak eta liburuak garraiatzen dituenak %50 ematen dute, beste
parte bat editorialentzako eta imprentarakokoak eta %10 idazlearentzat.
Liburuak
idazteaz aparte, hitzaldiak ematen ditu, itzulpena egiten ditu (liburuekin
baino diru gehiago irabazten du)…
100
liburu idatzi ditu baina haietatik 10 ez dira publikatu. Berari liburuak
hitzultzea liburuak idaztea baino errezagoa da, historia ez daukazulako asmatu.
50-100
liburu itzuli ditu. Aitorrek 5 hizkuntza dakizki: euskera, esperanto, ingelesa,
kaloera (higitoen hizkuntza), … Hauetatik, hiru ondo moldatzen da eta beste bi,
soilik, defendatzeko. Euskarazko liburuak beste hizkuntzetakoak baino gehiago itzuli
ditu.
Nire
iritzia Aitor Aranak emandako hitzaldiari buruz hau da, oso interesgarria
iruditu zitzaidala, oso dibertigarria izan zela eta denbora oso azkar pasatu
zitzaidala.
MAITE L 2C