2017-06-13

ETXERAKO LANAK VALERIA 1A

Etxerako lanez gainezka
Azken bolada honetan gazteok etxerako lan asko dugu. Horrek, kezka handia eragiten du ikasle zein gurasoengan. Nire ustez, hori aldatu beharko litzateke.
Klasean zazpi ordu egon eta gero, lana ez da bukatzen, ordu gehiago egon behar baikara etxerako lanak egiten. Horren ondorioz, gazteok ez dugu denbora libre askorik. Alde batetik, etxerako lanek ez digute denbora usten gure zaletasunetan aritzeko eta bestetik, eskolaz kanpoko ekintzetara joaten bagara ez dugu denbora etxerako lanak ondo egiteko. Irakasle askok etxerako lanak beharrezkoak direla diote, klasean ikasitakoa praktikan ipintzeko eta aitzaki horrekin hamaika ariketa bidaltzen digute. Alabaina, etxerako lanen kopurua hain handia izanda, inolako gogorik gabe egiten ditugu eta zerbait ikasi beharrean ikasgaiaz nazkatzen gara askotan.
Esandakoa kontuan izanda, nik uste dut klasean denbora gehiago eman beharko liguketela etxerako lanak egiteko eta egiten ez duguna, etxean amaitu beharko liratekeela. Era berean, etxerako lanak bidaltzen badira asko eta astunak izan beharrean gutxi eta interesgarriak izan beharko lirateke eta ordu bat baino gutxiagokoak.
Egilea: Valeria 1.A

6 comentarios:

  1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  2. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  3. Ni ere zure alde nago, klaseko lana ez baduzu amaitzen etxerako, baina ez klasekoa amaitu eta etxeko lanak ere. Oso ondo egin duzu!!!
    Alba Gomez

    ResponderEliminar
  4. Niri asko gustatu zait eta zure alde nago. Ni uste dut lanak klasean egin behar direla eta etxean denbora librea izateko.
    Andrea Diez

    ResponderEliminar
  5. Zure alde nago Valeria!!!!!

    ResponderEliminar