ETXERAKO LANIK EZ !!!
Gaur egungo neska-mutilok denbora asko ematen dugu
etxerako lanak egiten eta denbora gutxi daukagu jolasak edo kirolak egiteko.
Nire ustez txarrak dira, zeren eta ezin da jolastu edo ondo jan. Ordu askotan egoten gara klasean, gero etxera joan behar gara eta etxerako lanak egin behar ditugu. Beraz, oso nekatuta gaude etxerako lanak egiteko.
Baina, bestalde, egia da ere bai onak direla, zeren ikasteko eta azterketak egiteko ondo datozkigu. Guraso batzuek esaten dute ez dugula ikasten eta kalean gaudela eta hori gezurra da. Adibidez, egunean zehar pixkatxo bat bakarrik.
EGILEAK: Raquel
"Pixkatxo bat bakarrik"
ResponderEliminar