2017-06-15

ETXERAKOLANAK ZERTARAKO? HAIZEA 1B

ETXERAKOLANAK ZERTARAKO?
Azken  bolada honetan  ikasleok etxerakolanez gainezka gaude kurtsoa bukatzen ari delako eta honek estresa sortu ahal du ikasleotan.
Alde batetik, institutuan 6 ordu baino gehiago eman behar dugu lan egiten eta niri denbora hori nahikoa dela iruditzen zait, orduan, etxean ariketa gehiago egitea gehiegi dela iruditzen zait. Beste aldetik, nire ustez gazteok denbora libre pixkatxo bat behar dugu lagunekin ateratzeko, familiarekin egoteko… eta hainbeste etxerakolanekin ez dugu beste ezer egiteko denborarik.Gainera, lehen esan dudan bezala, hainbeste egiteko gauza edukitzeakgazteotan estresa sortu ahal du.
Guraso eta irakasle gehienek esaten digute gure onerako  eta errepasatzeko onak direla eta arrazoia dute ,baina nire ustetan, institutuan zure lana ondo egiten baduzu eta arreta prestatzen baduzu etxerakolanak ez ditugu behar.

Beraz, nik uste dut etxerakolanak ez ditugula behar, institutuan ondo lan egiten badugu eta arreta prestatzen badugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario