TABLETAK BAI, ETA LIBURURIK EZ
Umeok eskolatik bueltatzean etxerako lan asko ditugu. Motxilen barruan lan kuadernoak, liburuak... eramaten ditugu.
Pisu hori eramaten badugu egun guztietan, eta azkenean, bizkarreko mina edukiko dugu.
Nire uztez tabletak erabiltzen baditugu pisu gutxiago eramango dugu motxilan eta horrek esan nahi du bizkarreko mina ez dugula izango. Bestalde, tabletak erakargarriagoak dira, eta honela hobeto ikasiko dugu.
Horren kontra, pertsona batzuek pentsatzen dute liburuak hobe direla hain garestiak ez direlako eta tabletak ikusmenarako kaltegarriak direlako. Egia da, ez da oso komenigarria ikusmenarako, baina ez dago frogatuta hori, eta tableten pantailak kalitate onekoak badira ez da ezer gertatuko, eta gainera, denbora gutxi egongo gara pantailen aurrean.
Esandakoa kontuan izanda, nik uste dut tabletak behar ditugula institutuan motxilan pisu asko ez eramateko eta modu atzeginagoz ikasteko.
Johanna Iturregui 1B
Niri baita gustatuko litzaidake tabletak erabiltzea, batzuetan liburu guztiak motzilan eramatea molestagarria delako. Hori bai, tabletak modu arduratsu batean erabili beharko lirateke, ez apurtzeko askoz garestiagoak direlako liburuak baino.
ResponderEliminar