2012-03-22

ARGAZKIAK GORDE...

Maiatzak 19, asteartea. 22:24

Ezin dut sinetsi! Mundu guztiak daki orain nire arazoa. Maialenekin ibili nintzen hizketan, eta zin egin zidan ez zuela ezer esango. Gainera, ziur egoteko, argazkiak liburu artean gorde zituen inork topa ez zitzan. Baina ez. Gaur goizean, ohetik altxatzean, mugikorra piztu eta ez asmatu zenbat mezu eta dei galdu nituen. Eta guztuentan berdin-berdina jartzen zuen: "Baina, Ane, nola ez didazo kontatu?!" , "Benetan hori gertatzen zaizula?" edo "Lasai, hemen gaituzu denetarako". Maialen hilko dut. Bai. Eta bere gorputza zatitan moztuko dut. Horrela jakingo du zer diren benetako arazoak. Beno, lotara noa, bihar egun gogorra izango da eta.


Maiatzak 20, asteazkena. 19:36

Ai ene... Gauzak txarrera doaz. Internetetik dabiltza nire argazkiak. Baina, nor ote izan da igo dituenak? Eta nola demontre aurkituko zituen? Maialenen gelan zeuden eta! Itzalita dauka mugikorra eta ez da klasera joan. Bere ama deitu dut, baina ez dela oraindik etxetik agertu esan dit. Non sartu ote da neskatxa hau?!


Maiatzak 22, ostirala. 20:03

Beste lurralde batzuetara heldu dela jada iragarkia eta telebistan dagoela ere entzun dut. Eskerrak gure etxean ez dugula trasto hori gustuko... Ez dut uste hori gertatu denik, baina horrela bada, akabatuta nago.


Maiatzak 23, larunbata. 03:41

Loak hartu gabe nabil. Ezinezkoa da! Argazkiak, nire argazkiak! Orain planeta osotik dabiltza bueltaka. Baina, zergatik neuri? "Karma" izango da? Egia esanda, aurreko astean Coca Cola botila bat lurrera bota nuen paperontzia ondoan neukala... Baina ez dut uste horregatik izatea... Gainera, nik beti laguntzen dut jende nagusia edo arazoak dauzkan jendea. Baina, aldiz, nik arazoak dauzkadanean inork ez nau laguntzen!


Maiatzak 23, larunbata. 10:12

Loak hartu nituen egunerokoa idazten nengoela. Ja, ja, ja. Eskerrak larunbata dela eta ez dudala klasera joan beharrik... Ama ez da oraindik ohartu. Ezta aita. Hobeto, bai. Oraindik ez ditut interneteko argazkiak ikusi, ordenagailua izorratuta daukat eta. Maialenekin hitz egin dut. Eta bera ez duela ezer esan zin egin dit. Berriz ere. Ez dakit sinetsi edo ez. Bakarrik berak ikusi zituen argazkiak, eta ondo izkutatuta zeuden. Ia ezinezkoa zen aurkitzea. Gainera, Maialenen logela giltzapetuta dago.


Maiatzak 24, igandea. 17: 40

Tontolapikoa naiz. Bai. Sei egun jarraian lo egin barik, sei egun jarraian pentsatzen, sei egun jarraian... Beno, nire bizitzako sei egunik txarrenak. Maialen gixajoa. Erru osoa bota diot. Baina ez du ezer ez esan. Istorio barregarria da nirea. Bai, neure ilobei kontatzeko modukoa. Azkenean ez da hainbesterako izan. Badirudi argazki horiek ez zirela nik uste nituen aragazkiak. Baizik eta txikitan besoa apurtu nueneko argazkiak. Horregatik mezu eta dei horiek. Orain ulertzen dut dena. Horrek esan nahi du, neure benetako argazkiak ondo gordeta daudela, eta beraz, inork ez du jakingo zein den nire benetako arazoa. Maialen deituko dut, dena kontatzeko, eta aldi berean, barkamena eskatzeko. Bera delako nire lagunik onena.

ONINTZE PARRA DBH2A

6 comentarios:

  1. Barkatuko didazu Agurtzane, baina lotsa ematen dit nira idazkia blogean eskegitzea.

    ResponderEliminar
  2. Hau coca-colarako ipuina da? Ba seguraski onintze irabaziko duela , oso ondo dago beno primeran
    (:

    ResponderEliminar
  3. Eskerrik asko Iraide, baina ez dut uste... Jajaja

    ResponderEliminar
  4. Jajajaja primeran Onintze seguruenik irabaziko duzula;)Oso ondo dago!

    ResponderEliminar
  5. Onintze oso polita!! Agurtzane, nirea ez dut oso ondo gogoratzen!

    ResponderEliminar
  6. Aizu Onintze, es diguzu esango zer dagoen argazki madarikatu haietan? Gogoekin geratu naiz! Zuk buruan ba al zenuen protagonistaren benetako arazo izkutu hori edo istorioa idatzi al zenuen ezer pentsatu gabe?

    PD: barkatu, Agurtzane, nire ipuina ez igotzeagatik, baina ez nuen zikinean egin eta ez dut berriro idazteko gogorik.

    ResponderEliminar