2012-03-05

ZUGAN PENTSATZEN

zugan pentsatzen

kaixo laztana:

Jaikitzen naizenetik zugan pentsatzen dut ,oraindik ez zaitut ezagutu baina ametsetan ikusten zaitudan bezala bizitza errealean ikusi nahi zaitut.

Esaten dute perfekzioa aurkitzea ezinezkoa dela, baina nik aurkitu dudala uste dut;zure begi handiak ,zure ile polita,zure ezpain haragitsuak…Oraindik zure bihotza ez dut ezagutu, baina espero dut zure begiak bezain handia izatea.

Ametsetan zurekin jolasten dut, zurekin barre egiten dut,zurekin negar egiten dut. Batzutan hondartzatik, itsas ertzetik ibiltzen edota menditik elkarrekin paseatzen gabiltzala iruditzen zait. Asko maite zaitut,nire bizitza beste maite zaitut.

Gu biok Parisera joatea gustatuko litzaidake, paseatzera ,hiria ikustera…Gainera Paris maiteminduen hiria dela esaten dute, ea zu nitaz maitemintzen zaren ni zutaz nagoen bezala.Nik zurekin egon nahi dut bizitza amaitu arte,nik beti babestuko zaitut, ez diot inori zuri min egitea utziko.

Ikusten zaitudanean neure sabelatik inurriak sentitzen ditut eta oilo azala jartzen zait.Nire alboan nahi zaitut betiko .Ez dakizu zenbat maite zaitudan!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario