2012-03-01

HITZ APROPOSEN BILA

AMODIOZKO GUTUNA

Zuretzako gutunak berridazten eman dut eguna, hitz aproposak bilatzen, buruari bueltak ematen...

Nigana zatozen bakoitzean zerbait sentitzen dut bihotzean. Gure begiradak elkartzen direnean zerbait sentitzen dut une batean, hiru segundu, hiru segunduko begirada batek nire bihotzaren taupadak gehitzen ditu. Hain hurbil zaudela jakinda ere ez naiz kapaza ezer esatera...

Zutaz maiteminduta nagoela ziurtazunez dakit, baina zugandik hurbil nagoen bakoitzean hitzak buruan nahasten zaizkit. Zurekin nagoenean ziur sentitzen naiz alai eta pozik baina nigandik aldentzen zarenean zurekin berriro ikustea dut segunduro pentsamenduan.

MAITE ZAITUT!! Ohiukatu nahiko nuke inork entzutearen beldurra alde batean utziz.

Elkarrekin bizi ditugun momentuak ez ditu haizeak eramango nire oroimenean gogor finkatu zirelako

Ametsak lapurtzen dizkidazu gauero, haietan sartzen zara ezustean eta errealitate bihurtzea nahiko nuke begietara beldurrik gabe begiratu ahal izateko. MAITE ZAITUT eta hori ez du inork aldatuko. (L)

2 comentarios:

  1. nire uztez hau oso polita da.nire uztez hau irabazi behar zuen

    ResponderEliminar
  2. hahahahahha niri ere gustatu zait baina laburra da eta luzeago izango balitz politago izango litzateke!!! :)

    ResponderEliminar