2012-03-11

BADAKIT DENA DAKIZULA

Kaixo:

Badakit dena dakizula , baina berriz azalduko dizut niretzat oso garrantzitsua baita.Egun osoan zugan pentsatzen dut , triste nagonean zuk alaitzen nauzu eta irribarre bat ateratzen didazu .Zurekin haserre nagoenean ezin dut, nire bihotza nire burua baino indartsuagoa delako, baina esango ahal banizun …

Txateatzen gaudenean, eskerrak ez duzula nire aurpegia ikusten, gorri - gorri jartzen naiz, baina elkarrizketan gehien gustatzen zaidana bukaera da ,MZ eta musuak J .Hori esatean nire bihotzak estanda egiten du .Badakit ez naizela zure gustokoa, baina kontuan izan behar duzu esan nizula eta lotsatia naizela.

Asko pentsatu nuen gure harremana ez apurtzeko ,baina esan behar nizun eta jakin behar duzu nire bihotza beti zure zain egongo dela .

Ez zara perfektua ez zait batere gustatzen onegia zarela eta batzuetan genio handiago atera beharko zenuke besteek zutaz barre ez egiteko .Aitortu behar dizut gauza on gehiago duzula gauza txar baino eta horregatik maite zaitut .Etxean bakarrik nagoenean negarrez hazten naiz zugan pentsatzen niretzat oso garrantzitsua zarelako inoiz ez konturatu arren konturatu.

Badakit zure sentimenduak eta nireak ez direla berdinak baina espero dut urteak pasa ahala konturatzea , lehen esan dizudan bezala, nire bihotza irekita daukazu MAITE ZAITUDALAKO !!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario