2012-03-07

ZU ZARA NIK NAHI DUDANA

Kaixo laztana:

Egunak pasa konturatu egin naiz zeu zarela nire ametsetako mutila. Zu zara nire bizitza, zuregatik altzatzen naiz goizero, zeure begirada eta nirea ea noiz elkartzen diren asmoz. Txikitatik ezaguntzen gara elkar , baina inoiz ez naiz konturatu zeure edertasunaz. 2010eko irailaren 7an konturatu nintzen zu zinela eta ez beste inor zuk bakarrik. Zu ikustean bizitza osoa nire aurretik ikusi nuen pasatzen, hau da, zure ondoan.

Gertu zaitudanean sabela tximeletaz beterik daukadala dirudi, kili-kiliak bezalakoak.

Noiz konturatuko zara maite zaitudala? Ia 3 urte daramatzat zu maitatzen. Hainbat esfortzu egin eta ez zara konturatzen… Gau eta egun guztietan nire buruan dagoen gauza bakarra zu zara; negar eginez gero, zugatik izango da ez beste inorengatik, zu bakarrik maite zaitudalako .

Batzuetan pentsatzen dut nekatu nauela zure atzetik ibiltzeak, baina beste batzuetan gauza positiboak ere badaudela pentsatzen dut , eta ez naizela etsituko zerbait lortu arte, zeure ondoan egon arte. Zu nire besoetan egotea pentsatzeak neskarik zoriontsuena egiten nau.

Zenbat emango nuke zeure buruan bueltaka zer dagoen jakiteko ! Noizean behin nitaz gogoratzea edo nigan pentsatzea nahiko nuke.

Oraintxe bertan hainbat gauza dauzkat zuri esateko, baina ez didazu ezta aukera bat ematen zugana hurbiltzeko eta hitzegiteko . Batzuetan, hurbil zaudenean, besarkada handia eta musukatzeko gogoak zabaltzen zaizkit, baina ez naiz ausartzen ezta besarkada bat ematen .

Zurekin amets egiten dudanean ezin dut irribarrea nire ahotik kendu , ezinezkoa egiten zait. Ametsetan gertatzen zaidan guztia benetan gertatuko balitz, oso zoriontsua izango nintzateke. Esnatzen naizenean guztia gezur bat dela ikusteak, mina egiten dit.

Klaseak bukatzean, zu ez zaudela ikustean, hurrengo eguna ailegatzeko gogo handiak zabaltzen zaizkit. Zuk ikusteak indarrak ematen dizkit egunak aurrera eramateko.

Zurekin sentitzen dudana ez dut inoiz sentitu beste mutil batekin, horregatik nahi dut zurekin egotea bizitza osoz, MAITE ZAITUDALAKO !!!

Gutun hau irakurtzean zeure buruan dauden ideiak aldatzea espero dut, baina hori zure esku dago.

Ba, beno, laburpenean asko maite zaitudala eta ez zaitudala ihes egiten utziko !!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario